Kalegurutze (eu)

    Sorapediatik

    Kokapena

    Soraluze zaharreko bi kale garrantzitsuenak (eta bakarrak) elkartzen ziren tokiari esaten zitzaion.

    Soraluze puntu honen inguruan jaio zen.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...

    Historia

    Soraluze sortu baino lehen erregebideak ziren. Nagusia, Gasteiztik itsasorainokoa (Deba). Erromatarrek zabaldua, Soraluzen bertan Deba ibaia zeharkatzeko ibia zegoen. Honetaz gain, Iriretik barrena Eibar eta Bizkaia alderakoa, eta Azkoitirakoa, azken hau Pagobedeinkatutik pasatzen zela.

    Bi bide hauek bidegurutzea Euskal Herriko lotune garrantzitsuenetakoa zen. Bideak besterik ez zirenean, zubia egin baino lehen, inguru honetan sortu zen Soraluze, ibiaren ondoko bidegurutzean. Bertan pilatuko ziren orduko zerbitzuak: ostatuak, ikuiluak, perratzaileak, tabernak, dendak… eta poliki poliki herrixka hazi zen: Soraluze.

    1343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia de Soraluce sortzeko hiri gutuna eman zuen. Hiri bildu berriaren planoan ikus daitekenez, hiri berria sortzeko bidegurutzea hartu zuten ardatz: hiri bilduaren barruan geratuta, bidegurutzea zena Kalegurutzea bihurtu zen.

    XIV mendeko Placencia (saiakera)


    Aldaketak

    XVIII mende artean, oso aldaketa gutxi: labaderogain, Udaletxea. Baina tgarraio guztia bertatik

    Komunkabide berriak egin, eta dena Maltzabgatik.

    Dena dela, herriko trafiko guztia bertatik, eta baserrietakoa ere.

    XX mendean barne saihesbidea egin zutenean, eta ertxetako zubiak, arindu zen, baina halaxe ere...

    XXI mendekoak

    Oinezkoa arratsaldetan eta asteburutan.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak