Letra
|
|
1
Sudango Sultana ta bere familiyak
Europa ikustera gera etorriyak.
Erririk erri gabiltz dana ikusiyaz
zuekin pasatzeko Aratuste jayak. (bis)
|
2
Sultanak emaztiak asko izan arren
oriyetatikan bat orra nun datorren.
Beori etorri da dalako ederren
baña esklabuentzat ausen da okerren. (bis)
|
3
Ingles exploradore gizona azkarra
orren mapetatikan jo degu onera.
Ikusirik fabrikak sarturik barrura
Plazentziako lanakin ikaratu gera. (bis)
|
4
Gure igarle onek dadukan lan gaitza
onek igarte dio noiz dagon ekaitza.
Gauza guztiyak onen eskuan dabiltza
onek dauka Sultanan jauregiko giltza. (bis)
|
5
Esklabuak daukate bizitza astuna
beti dare ikusten arpegi illuna
Etortzen bazayiote aurrera Sultana
belauniko jarrita daroye eguna. (bis)
|
6
Beltzak izanagatik ez gera piztiyak
ezta zuek uste bezin persona itzusiyak.
Afrikako erdiyan jayo ta aziak
gu baltzituten gaitu Sudango euzkiyak. (bis)
|
7
Sultanan soldaduak saintzalle leyalak
gau ta egun beti zutik dagozen mutillak
Etorri arren iñoiz gaizkille abillak
beren lantza puntakin laister dira illak. (bis)
|
8
Nola gure diruak ez duen korritzen
argatik asi gera emengua biltzen.
Iñoiz Sudan aldera bazera etortzen
alegiñ eingo dugu zuek ondo artzen. (bis)
|
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.
Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.
Erreferentziak