Policarpo Larrañaga (eu)
Policarpo Larrañaga Aranguren (Don Poli) | |
---|---|
Jaio | Soraluze, 1883 |
Hil | Baiona, 1956 |
Profila | Abadea, sindikalista, musikaria |
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Bizitza
Sorlauzen jaio zen 1883eko urtarrilaren 26an. Apaiztu zenean, Elgoibarren hasi zen lanean, baina aurki Eibarra lekualdatu zuten.
Hiru arlotan nabarmendu zen: erlijiotasuna, sindikalgintza eta euskaltzaletasuna. 1911. urtean ELA-STV sindikatua sortzen langundu zuen, eta ordutik aurrera bere bultzatzaile sutsua izan zen.
Gizon polifazetikoa genuen hura: pilotazale amorratua, musikazalea oso, piano eta organo-jolea, antzerkia ere biziki maite zuen. Esateko, 1920. urtean Eibarra bidali zutenean, besteak beste neska eta meakumeen artean lan egin zuen, euskal dantza eta antzerki taldeak antolatzen. Hala, 1921 urtean hogetamar bat neska eibartarrek berak sortutako Mendiko Eguna zarzuela eskaini zuten Donostian, eta hurrengo urtean Oiartzunen ehun dantzari agertu ziren, herriko txistulariak eta musika bandaz gain. Eta 1923 urtean Amets-larria opera ere sortu zuen.
1936. urtean hanka egin behar izan zuen, eta hil arte Baionan bizi zen. Elizako lanez gain, euskal errefuxiatuak laguntzen aritu zen, euskal nazionalismo eta sindikalismoarne istoria jasotzen eta, inoiz, naziek egindako artelanen eta bitxien kontrabandoa zelatatzen(ikus Espías vascos, Txalaparta argitaletxea). Garai hartakoak dira erabilitako ezizenak: Pierre Duhalde, Xabier de Bursain eta Andoni de Soraluze.
Liburuak
Hona hemen batzuk:
- (1923) Breve historial del pleito armero (José M.ª Eguren-ekin)
- (1945) Riqueza y economía del País Vasco (Andoni de Soraluze, Buenos Aires, Ekin argitaletxea)
- (1976) Contribucion a la historia obrera de Euskalherria (Donostia, Auñamendi argitaletxea)
- (1978) Emakume Abertzale Batza. La mujer en el nacionalismo vasco (Donostia, Auñamendi argitaletxea)
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
Policarpo Larrañaga. Bidegileak