Gizartea. Andreen biztanleria aktiboa (eu)

    Sorapediatik
    Soraluzeko andreen biztanleria aktiboa

    Datuak

    Urtea Biztanleak Ez-aktiboak Aktiboak Ehunekoa Landunak Langabeak Lehen enplegua
    bilatzen
    Aurretik
    lan egin dute
    1986 2.634 2.141 493 % 18,7 303 190 138 52
    1991 2.427 1.894 533 % 22,0 356 177 112 65
    1996 2.232 1.614 618 % 27,7 349 269 160 109
    2001 2.098 1.408 690 % 32,9 586 104 36 68
    2006 1.995 1.238 757 % 37,9 686 71 15 56
    2011 1.960 1.188 772 % 39,5 648 124 20 104
    2016 1.891 1.071 820 % 43,4 660 160 14 146
    2010 1.963 1.166 797 % 40,6 726 71 10 61
    2015 1.923 1.102 821 % 42,7 679 142 16 126
    2016 1.918 1.100 818 % 42,6 653 165 18 147


    Bilakaera

    Bilakaera orokorra ikusteko, sakatu hemen
    Gizonen bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Azken 30 urteetan andreen biztanleria aktiboa asko igo da, bai kopuru absolutuetan (327), baita ehunekotan (%25). Ondorioz, nahiz eta Sorlauzek biztanle asko galdu epe honetan, andre aktiboen kopuruak beti gora egin du.

    Langabeziari dagokionez, hiru hamarkadak oso desberdinak izan dira. Aurrenekoa (1986-1996) erdipurdikoa izan zen: nahiz eta lanpostuak sortu, langabetuak ere igo ziren. Hurrengoa (1996-2006), berriz, oso ona, langabetuen kopurua 71ra jaitsi zena, nahiz eta lan egin nahi zuten andreen kopurua igo. Eta hirugarrena (2006-2016), berriz, erdipurdikoa: lanpostuak ia mantendu dira, baina langabetuak igo dira.


    Erreferentziak

    • EUSTAT. Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak (1986-2016).
    • EUSTAT. Biztanleria aktiboari buruzko udal inkesta (2010-2016).