Aittantxaboleta (eu)
Nahiz eta Osintxuko lurretan egon, oso toki maitea da soraluzetarrendako.
XX mende erdialdetik elkarrea dago bertan, bazkide soraluzetar asko dituena. Elkartetik gertu behatokia dagp, Soraluzera begira.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Etimologia
Leku jonen etimologia oso eztabaidatua izan da, eta oraindik da.
Aittantxaboleta
Osintxukoek Aittantxabolia (Hilari Gantxegi, 1991) eta Aittantxaboleta (Miren Gabilondo Agirrebeña, 2002; Sebastian Elizburu Gorrotxategi, 2003) esaten diote[1].
Soraluzen bazegoen Aita Domingo izeneko baserria, Sagarraga inguruan. Baserri honen txabola izan zitekeen, eta hortik izena; Soraluzeko beste baserri batzuk ere txabolak dituzte Osintxuko lurretan.
Honengatik, Euskaltzaindiaren irizpena Aitaren txabola jartzearen aldekoa izan da.
Atsedentxaboleta
Izenak, berez, atsedenerako txabolak esan nahiko zuen.
XX mendean elkartea sortu zutenean bertan, eta izena ondo etortzen zaio... baina ingurukoek Aittantxaboleta esaten dute, ez Atsedentxaboleta.
Dena dela, izena oso zabalduta dago eta Gipuzkoako Aldundiak bere mapetan halaxe erabiltzen du.
Artzaintxabolak
Artzainen txabolak edo artzainaren txabolak esan nahiko zuen.
Txabolen erabilera aldetik zentzua dauka... baina gogoratu behar da mendebaldeko euskaran[2] artzaina edo artzaia beharrean pastoria erabiltzen dela.
Beraz, ez du ematen oinarri nahikorik duenik.
Koskorreta
Txabola dagoen tontorrari Koskorreta esaten diote MTNEko mapetan.
Baina ez berbaz eta ez idatziz beste inon ez da agertzen.
Istorioak
XX mendearen erdialdean, opor gutxi zirenean eta kanpora irterzeko ohiturarikmez zegoenean, baziren soraluzerarrak orduko oporrak (astebete) Aittantxaboletan ematen zituztenak,
Erreferentziak
- Atsedentxaboleta. Bergarako euskara.
- ↑ ahotsak.eus. Soraluze.
- ↑ Mendebaldeko euskara. Bizkaian, Araban eta Deba bailaran hitz egiten dena (garai batean bizkaiera ere esaten zitzaion).