Placencia (eu)
Izenburua | Placencia |
Egilea/k | Iñaki Linazasoro |
Aldizkaria | la Voz de España |
Data | 1966 (edo 1967) |
Orriak | |
Hizkuntza | gaztelaniaz |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Laburpena
Artikulu honetan Iñaki Linazasorok Soraluzera egindako bisita kontatzen du.
Egiten dituen aipamenengatik 1966-1967 urteen arteko bisita izango zen: zubi berriko obren hasiera (1967/07/25ean zabalduta), herriko liburutegia (hau ere 1967/07/25ean zabaldu zen) eta Vasco-navarro trenean etorri zela (1967/12/31ean itxi zen, nahiz eta Sorlauzen 1973 arte Maltzaga-Zumarraga trena martxan egon).
Soraluzetarrak umoretsu eta langileak marrazten baditu ere, kritikak modu gordinenean egiten ditu: Gipuzkoako herri zatarrenetakoa eta inolako grazia barekoa, lantegi zaratatsuak etxepe guztietan, kale zahar insustantzial eta astunak, Gipuzkoa osoan ardo eta pattarrak edaten aurrenetako herrien artekoa, Santa Agedako psikiatrikoaren hornitzailea...
Gezurra ematen du Iñakiren aita, Karlos Linazasoro Maiztegi Altzeta, Soraluzen jaio zenik!