Irukurutzeta errebuelta (eu)
Izen hau dagokion tokia Bergarako bidean dago, Sologoeneko zentrala pasa eta errepideko biribilgunea eta Mendizabal industrialdearen parean dagoen inguruneari. Haruntzago Iñasibar ibia dago. Errepidearen bihurgune bera, Deba ibaiak sortutako hondartza edota errepidearen biribilgune berria izendatzeko balio du.
Izena bertan dauden hiru gurutzetatik dator.
Gurutzeak
Leku honetan Hiru gurutze daude, aspalditik. Hiru hare harrizko zatiak dira, aurreko aldean gurutze bana landuta dutenak.
Berrehun urteetan baino gehiagotan egon dira bertan, 1814 urteko agiri batean agertzen denez:
- Soraluze hiribilduaren udalerriko Irukurutzeta paraje parean Deba ibaira gizona erori zela eta ofiziozko txostena, Soraluze hiribilduaren alkateari zuzendua[1]
Noiz eta zergatik jarri zituzten gurutzeak inork ez du ezagutzen. Erdikoa handiago denez, Gurutze Bide baten hamaikagarren estazioa izan zitekeen, Jesukristo eta bi lapurrak gurutzean gogoratzen dituena. Edo bertan hildakoak gogoratzeko, istripu batean, eraso batean edo ibaian itotako hiru apaizgaiak[2].
Errebuelta honek izandako eraldaketa guztietan gurutzeak gorde izan dituzte.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen
Hondartza
Toki honetan, Deba ibaiak bihurgune ederra egiten du. Ufala denean urek eskumako ertza jotzen dute, garai batean bertako lurra jaten (gaur eguneko porlanezko horma dago, Mendizabal industrialdearena); ezkerreko ertzean, aldiz, urek berarekin ekarritako harriak eta hondarrak geratzen dira. Halaxe sortu zen Irukurutzetako hondartza.
Garai batean bi harkaitz handi zeuden uretatik irteten eta ura nahiko sakona zen, ume eta gazteentzat igeri egiteko toki kuttuna. Gainera, inguruan errekarriz betetako ibaiertzak zituen, bertan lehortu, jolastu edo atseden hartzeko. Aisialdi leku bikaina zen. Soraluzetar askorentzat, Olako osiñeko ur sakonetan sartu aurretiko lehen igeriketa ikastokia izan ohi zen.
XX mende hasieran Sologoeneko zentrala eraiki zuten, eta 1911 urriak 19an Juan Jose Larrañagak, orduko jabeak, beste emakida bat lortu zuen, Urruztitik (Osuma eta Oitturri lurretatik) datorren ura ustiatzeko. Ura biltegi batean biltzen zen; makina gela baino 325 metro altuago dagoen ur-biltegian. Handik 634 metrotako tutu batez zentraleraino ekartzen ziren. Tutua Deba ibaia azpitik pasatzen da, Irukurutzeta errebuelta parean, sifoia erabiliz. Ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa. Turbina honetara ekarri zituzten Joangoerreketako urak ere.
Gaur egun tutua hor dago oraindik, nabarmen-nabarmena, baina aspaldi ez da erabiltzen.
Biribilgunea
Garai batean, errebuelta ibai indo donotik
Gero, trazadura zuzendu eta errebuelta arindu zuten.
Azkenik, 2017-2018 urtean, biribilgunea egin zuten. Zertarako? Izartu planean Sorlauzek gauza asko eskatu, eta gehienak lortu. baina sahiesbideak atzerako biderik ez duenez, punt honetan bat egiteko eskatu zuen. Garestiegia ordea. Jendeak malamaneran Mendizabal zubia erabiltzen zuen buelta erdi emateko.
Aldundiak onartu zuen Irukurutzetan biribilgiunea egitreko
(Handiago ikusteko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- ↑ Auto de oficio por la caída de un hombre al río Deva, a la altura del término de las Tres Cruces, jurisdicción de la villa de Placencia. Instancia: Alcalde ordinario de la villa de Placencia. Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi funtsak (1814/05/04).
- ↑ Bertsio hau Plaentxia.eus aldizkarian aitatu zuten (hemen urtea edota zenbakia falta da).