Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania (eu)
Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania | |
---|---|
Egilea | Petrus Bertius |
Urtea | 1616 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 19.0 x 13.0 zm |
Mapa zertan den
Pieter de Bert (Petrus Bertius deituta ere, 1565–1629) herbeheretarrak Commentariorum Rerum Germanicarum libri tres izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen, 1616 urtean.
Bertako 168 lamina Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania izenekoa da (Bizkaia eta Gipuzkoa Kantabriako alde zaharrak). Lamina hau eskuz margotuta dago.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluce (Placeca) ez da nabarmentzen letra tipo eta tamainaz, baina bai ikurragatik, inguruko herriek baino handiagoa du eta. Ikur handia duten beste herri batzuk: Santillana, Bilbao, Vitoria, Logronno, Calahorra.
Bitxikeriak
Inguruko geografia lau zatitan dago: Bizkaia eta Gipuzkoa batera agertzen dira, Bizkaiak Araba, Burgoseko iparraldea, Santander arteko kostaldea eta Santillanako Asturia ere hartzen dituela. Nafarroak Arabako sonsierra (Guardia barne), Ebroko bestekaldea (Logroño eta Calahorra, esateko), Bidasoa osoa (Irun eta Hondarribia) eta Ipar Euskal Herria hartzen ditu. Gaztela, berriz, Campoo (Reinosa), Bureba (Briviesca) eta Montes de Oca eta Cameros-eraino heltzen da.