Azala
Soraluze herriaren enziklopedia, iraganeko eta oraineko gordailu. Ezagutu maitatzeko!
Ba al zenekien... | |
---|---|
...inguruetako mendi altuena Soraluzen dagoela? | |
Kurutzebakar dauka izena, eta Mazelaegi (Kortazar-Irimo) mendilerroko altuena da. Izan ere, inguru zabal bateko altuena: iparraldetik altuagorik ez da, ekialdetik Kakuta (927 M, Izarraitz, Azkoitia), hegoaldetik Jentiletxe (912 m, Legazpia eta Oinati artekoa) eta Udalatx (1.120 m, Arrasate) eta mendebaldetik Amboto (1.131 m, Durango) eta Oiz (1.026 m, Durango). Irukurutzeta ondoan dauka, eta bion bitartean Kurutzazarra tontortxoa dago, Arribiribilleta zutarria dagoen tokia. Gurutzea aspaldi desagertu zen, eta izena ahaztuta dago, baina Irukurutzetako erromeria, segururena, Kurutzezaarrean bertan sortuko zen. Mendira joateko, Soraluzetik hiru aukera nagusi daude: Mazelaegira igo (Kortazar, Akelarregaña, Pagomuneta, Atxolin, Atxolin Txiki, Kurutzebakar, Kurutzazarra, Irukurutzeta, Leiopago, Elosumendi, Aizpuruko Zabala...), Sagar-erreka aldera jo (Kurutzekogaña, Krabelinatx, Garbe, Tranku, Azkonabieta, Galdaramiño, Azurtzamendi, Topinburu, Aingeruguarda eta Illordogaña) eta, Maltzagatik barrena, Arrateko mendietara igo (Akondia, Kalamua, Urko...). Soraluze inguratzen duten mendiak ez dira nolanahikoak, bere garrantzia dute Euskal Herrian: horietako hamarrek Ehun Mendien lehiaketarako balio dute eta. Gehiago jakiteko, sakatu hemen |
Zer da Sorapedia? Hemen daukazu aurkezpen bideoa. Begiratu Erabiltzailearen gida Sorapedia erabiltzeko. Eta ekarpenak egiteko Laguntzailearen gida irakurri.
¿Qué es Sorapedia? Aquí tienes el video de presentación. Para utilizar Sorapedia consulta la Guía de utilización. Y si quieres aportar lee la Guía del colaborador.
Gaur egun, 2024eko azaroaren 21, Sorapediak 1.640 sarrera ditu, eta 5.858 fitxategi (batik bat argazkiak).