Deba ibaia. Ufalak (eu)

    Sorapediatik

    Ufalak zer diren

    Ufala[1] ibaiko ur emariaren hazkunde bortitza da, denbora laburrean ematen dena.

    Deba ibaia motza eta malkartsua da. Bere emaria ez da oso handia, bataz beste 11,85 m3/s, baina adierazgarria da urtean zehar dituen emari aldaketak.

    Esaterako, 1996 eta 2014 artean hartutako datuen arabera, 0,95 m3/s-ko gutxieneko emaria eta 132,63 m3/s-ko gehieneko emaria neurtu ziren. Honek esan nahi du 130 aldiz biderkatu daitekeela ibaian behera datorren ur kopurua; eta gainera, orografia malkartsuaren ondorioz, emari aldaketa hau oso denbora gutxian gerta daiteke. Soraluzen ematen den uholde mota, ufala, bat bateko ur mailaren igoera ezaugarri nagusitzat duena da. Hau da, ibaiaren emari arrunt edo txikiago batetik bere emari maximora ordu gutxitan pasatzen deneko uholdea.


    Uholdeak bergaran

    Sorrera

    Fenomeno hau, ekaitz bortitzek sortzek dute eta normalki udara erdi edo bukaeran ematen da, abuztua eta urria artean. Udan, beroaren ondorioz ur lurrun asko pilatzen bada atmosferan eta gainera goi geruzetan aire hotza sartzen bada, euri jasa handiak jausteko arriskua egoten da[2].

    Hau gertatzen denean, orografia malkartsua ez da gai botatze duen ur guztia xurgatzeko eta honela sortzen dira ufalak.

    Ufala atxuriko zubian

    Deba ibaia ez da ufalak sortzen dituen bakarra, Soraluzeko mendi magal aldapatsuetatik jaisten diren errekak ibaia bezain arriskutsuak izan daitezke: ur mailaren igoera bortitzagoa eta azkarragoa da, eta kasu askotan, lokatza, harriak, enborrak eta antzeko hondakinak dakartza berarekin urak. Hortik erreka hauen arriskua ufala dagoenean.

    Soraluzeko Ibai aderren baten ufala

    Izandako ufal gogoangarriak

    Lau ufal handi gertatu dira azken bi mendetan gure herrian, orduko kronikek eta kontakizunek adierazten diguten bezala: 1834, 1953, 1983 eta 1988 urteetan, hain zuzen.

    1834ko ekainak 4ko ufala

    Azkenik, datuak urriak diren arren, badakigu 1834ko ekainak 30ean uholde izugarri bat gertatu zela Soraluzen, aurrekoak baino are indartsuagoa. Santa Ana kalean dagoen plaka oroigarriak dioen bezala, ura puntu horretaraino igo omen zen; kaleko lur zorutik 3 bat metrotara, beraz ibaia gutxienez 10 metro hazi zen gertakizun hartan.

    Santa Ana kaleko plakaren argazkia

    1953ko urriak 14ko ufala

    XX. mendeko lehen ufal handia 1953ko Urriaren 14an gertatu zen, seguru aski 80. hamarkadakoak baino indartsuago. Gipuzkoa osoko herrietan kalte ekonomiko handiak egon ziren, orduango 1000 miloi pezeta, hildakoak berriz 27 izan ziren. Batez ere Deba, Urola, Oria eta Urumea ibaien ibarretan gertatu zen hondamendia. Datuen arabera Eibarren 200 litro metro karratuko jaso ziren 24 orduko tartean.


    1983ko abuztuaren 26ko ufala

    83ko uhoaldean, Gipuzkoa eta Bizkaiko 110 herri, gune katastrofiko bezala izendatu zituzten eta 40 bat herritar hil edo desagertu ziren eta 1200 milioi euroko galera ekonomikoak pairatu behar izan ziren. Ostiral hartan, aste guztiko eurite handien ondoren, azken euri jasa erraldoi bat etorri zen; 24 ordutan, 500 bat litro bota zituen, ostiraleko goizeko 9:00etaik, Larunbateko 9.00ak bitartean.


    Azken biak 1983ko abuztuaren 26an eta 1988 uztailaren 19an gertatu ziren, eta oraindik oso gogoan dituzte herritarrek orduko galera eta hondamendiak.

    1988 uztailaren 19ko ufala

    Orokorrean 1983eko ufala baino arinagoa izan bazen ere, Deba eta Urola arroetan askoz gogorragoa izan zen, bai hildakoen aldetik zein galera ekonomikoetatik.

    Ibaia asko hasi zen, bost bat metro, eta urak zenbait etxebizitza hartu zituen. Baina kaltegarriagoak izan ziren mendietatik jeisten zirenak: euriteen eraginez minutu gutxitan ur pila hasi zen jaisten maldan behera, lohi eta hondakin ugariekin batera.

    Herritar askok ez zuen izan denborarik beren buruak babesteko, eta 8 hildako eta 7 desagertu egon ziren, horietatik 9 Elgoibarren bertan. Honetaz gain, orduko kroniken arabera eskualdeko galera ekonomikoak 120 milioi eurokoak izan ziren.

    1988ko uholdea soraluzen


    Erreferentziak

    Herritarren gogoan daude oraindik 1983 eta 1988-ko gertakari larriak, hainbat hildako eragin zituztenak, baita milioika euroko kalte ekonomikoak. Mota honetako hondamendiak edozein momentutan gerta daitezke berriro gure herrian eta prest egon behar dugu gertatzen direnerako.


    Hodrigrafia

    1. Ufala Soraluzeko berba da. Batuaz eta gipuzkeraz uholdea esaten zaio, eta uriola bizkaieraz.
    2. Fenomeno hauen artean egoten da tanta hotza izenekoa.