Aratusteak (eu)
Aratusteak, lehenengo dokumentuen arabera, gutxienez erdi arotik Europa osoan ospatu diren jaiak dira. Garai horretan, kutsu erlijiotsua hartu zuten arren, badakigu aurretik ere ospatzen zirela eta kristau erlijioaren zabalkuntza aurretiko jaiak direla. Duela milaka urte, Erromatar inperioaren garaietan eta baita Egipto zaharrean ospatzen baitziren antzerako jaiak. Aratusteak edo inauteriak, egungo garaietara heldu diren festa pagano bakarretakoak dira, kristau aurretikoak hain zuzen.
Euskal Iñauteriak
Euskal herrian badira kristau aurretiko ohiturak eta sinbologia gordetzen dituzten Aratusteak; Lantz edo Iturengoak Nafarroan edo Mundakakoak Bizkaian. Iñauteri hauetan, herritarrak kultura herrikoiarekin eta mitologiarekin lotutako pertsonaiez mozorrotzen dira, Miel Otxin eta Ziripot adibidez.
XIX. mendetik aurrera Aratusteek kutsu hiritarragoa hartu zuten, mitologia eta naturarekin zer ikusia zuen kultura nekazal gune eta herri txikietara mugatuz. Ala ere, gaur egun, Festaren oinarria hasierakoarenaren berbera izaten jarraitzen du; mozorrotzea eta ondo pasatzea.
Aratusteak Soraluzen
Gerra aurreko Aratusteak
Frankismo garaiak
Frankismo osteko Aratusteak
Euskal Aratusteak
Erreferentziak
Hausterre egunaren aurreko astean. Jai profanoa.
Hausterre eguna eguaztena denez, aratusteak aurreko ostegunean hasi eta martitzenean bukatzen dira. 1.937 urrean, gerra garaian, debekatu zituzten; hala ere, Soraluzen eguen gizena ospatzen jarraitu zuten. 1.975tik aurrera berreskuratu ziren.
Eguen gizena
Hausterre egunaren aurreko ostegunean.
Bazkaldu aurretik txorizo egosia jateko ohitura zegoen (txistorrarik ez, mesedez!) eta, bazkalostean, esne-torradak[1] ardo goxoaz.
Aratoste domeka
Mozorro lehiaketa izaten da, banakakoa zein taldeena.
Aratoste martitzena
Sardinaren hileta ospatzen da; hau da, aratosten bukaera. Dantzaldia izaten da.
Hausterre eguna
Asteazkena. Erramu domeka baino 40 egun aurretik, Garizumaren hasiera markatzen du eta, aldi berean, aratusteen datak ere.
Egun horretan elizkizuna izaten zen. Bertan, abadeak eliztarren bekokietan gurutzea egiten zuen errautsez, latinez sasoi batean: Pulvis es et in pulverum reverteris[2].