Soraluzeko esaera zaharrak (eu)
Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.
Hemen jasotakoak hiru iturri nagusi dute: Antxon eta Edu Oregi[1], Ramiro Larrañaga[2] eta Soraluzeko AEK.
Esaera | Esanahia |
---|---|
Gurdi zarrak barrixa harrapatzen dau | Eskarmentuak indarrak baino gehiago balio du. |
Kontuak umieri eta zorrari olixua | Norbaiti zorrak kitatzeko eskean joan eta zordunaren aitzakiak erantzuteko. Soraluzen sorra herdoila da, hortik zorrari olixua. |
Hik aitxari be barre | Inori errespeturik ez dion pertsonari esaten zaio: aitari barre egiteko gauza bazara, inori ez diozu errespeturik edukiko. |
Erreferentziak
- ↑ Plazentziako berbak eta esamoldeak. Antxon Oregi eta Edu Oregi (Soraluzeko Jaiak 1.995).
- ↑ Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (Atal Koadernoak. Hizkuntza eta Literatura 13. Eusko Ikaskuntza 1.995).