Ekonomia. BEG ehunekotan (eu)

    Sorapediatik
    Soraluzeren BEG ehunekotan

    Datuak

    Urtea Nekazaritza eta
    abeltzaintza
    Industria eta
    energia
    Manufaktura
    industria
    Gainerakoak Eraikuntza Zerbitzuak Merkataritza,
    ostalaritza
    eta garraioa
    Administrazioa[1] Gainerakoak
    1996 1,1 % 57,8 % 2,7 % 38,4 %
    2000 0,7 % 65,1 % 4,5 % 29,7 %
    2005 0,4 % 57,5 % 6,4 % 35,7 %
    2008 0,3 % 50,4 % 48,0 % 2,4 % 7,0 % 42,2 % 12,6 % 10,9 % 18,7 %
    2010 0,4 % 45,7 % 43,2 % 2,5 % 7,2 % 46,7 % 14,0 % 13,1 % 19,6 %
    2012 0,4 % 50,3 % 47,8 % 2,5 % 3,2 % 46,1 % 11,2 % 13,7 % 21,2 %
    2014 0,5 % 52,4 % 49,9 % 2,5 % 3,8 % 43,4 % 11,3 % 12,5 % 19,6 %
    2015 0,5 % 52,3 % 49,7 % 2,6 % 3,6 % 43,7 % 11,6 % 10,8 % 21,3 %


    Bilakaera

    1996-2005 urteetan, nahiz eta ingurukoena (Debabarrena, Gipuzkoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa) baino apalagoa izan, Soraluzeren BPGak[2] gora egin zuen indartsu (%216), gainontzekoak baino hobeto (%179% eta %187 artean).

    Baina hurrengo bost urteak oso txarrak izan ziren. 2005-2008 epean BPGa behera hasi zen, ingurukoenek ondo gora egiten zuten bitartean. Eta hurrengo bi urtetan, denak behera egin bazuten ere, Soraluzerenak besteek baino gehiago.

    2010-2015 epean, berriz, Soraluzeren (eta Debabarrenaren) BPGak ez zuen bilakaera txarrik izan, %8a hazi zen eta. Gipuzkoa zein EAErena, berriz, %3 besterik ez zen hazi.

    Hala ere, gaur eguneko egoera nahiko penagarria da, Soraluzeren BPGa ingurukoen %70an dago eta[3].


    Erreferentziak

    • EUSTAT. Udal barne produktu gordina (BPG).
    1. Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak
    2. BPG. Barne Produktu Gordina.
    3. Kontutan hartu behar da Debabarreneko udalek ere BPG oso desberdinak dituztela.