Amillatei ta Marixa (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Abestia (eu) | izenburua = Amillategi ta Marixa | egilea = ''Herrikoia'' | hizkuntza = Euskaraz | iturria = Imanol López | partitura = Atxia_motxia._Part...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:20, 21 abendua 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Izenburua Amillategi ta Marixa
    Egilea/k Herrikoia
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Imanol López
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Errekaldera etorri dira
    aurten dendari berrixak,
    zeintzuk diraden
    esango dizut:
    Amillatei ta Marixa.

    Baba beltza eta zurixa, koipiakin urdeixa, Marixa beti bentanan dago dirudixala arraixa.

    Txurruka ballian egin omen dute komestiblien kontrata ta Asaliatik ekartzeko suburdin truke patata.

    Tenporale txarrak Egiten baditu pasatzeko estratak, Meteri Narruk egingo ditu aproposeko abarkak


    Atxia Motxia Perolin pan
    nere semia errotan
    errotara nindoiala
    topatu neban eulixa
    etara notsan begixa
    errota txikia klin klan


    Azalpenak

    Kopla hauek 50. edo 60. hamarkadan egin zituen Soraluzen bizi zen Zumarragako jostun batek, hori da gipuzkeraz idatzita egotearen arrazoia. Jostun hau oso trebea omen zen bertso eta koplak egiten.Kasu honetan, Amillategi eta Marixak Errekalden denda berria jarri zutenekoa kontatzen du bertso bidez eta orduko merkataritzaren nondik norakoak ere azaltzen ditu. Kanta, Fernando Alberdi-k, Margari Azkarate Ganuza Soraluzetarrari jasotakoa a da 1972. Urtean.


    Erreferentziak