Bilakaera urbanistikoa (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Hastapenak: 1343 urte aurrekoak

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hastapenak (eu)

    Alfonso XI erregeak hiri gutuna eman orduko, Soraluze inguruan bazegoen egitura bat.

    Alde batetik, erregebideak ziren. Nagusia, Gasteiztik itsasorainokoa (Deba). Erromatarrek zabaldua, Soraluzen bertan Deba ibaia zeharkatzeko ibia zegoen. Honetaz gain, Iriretik barrena Eibar eta Bizkaia alderakoa, eta Azkoitirakoa, azken hau Pagobedeinkatutik pasatzen zela.

    Bideak zaintzeko (eta zergak kobratzeko) hainbat puntu ere baziren: Arregia dorrea eta Atxuri etxea erregebide nagusian, eta Irure Eibarko bidean.

    Jende gehiena bi etxe multzotan biltzen zen: Soraluze eta Herlaibiako eremua. Eta Soraluze ondoan monastegia zegoen.


    Sorrera: 1343 urteko hiribildua

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hiri gutuna (eu)

    1343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen. Bertan Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleei hiribildua sortzeko agintzen zien, bere harresi eta elizarekin.

    Beste toki askotan moduan, herri berria lauki formarekin egin zuten. Bi kalek zeharkatzen zuten lau etxe multzo utziz. Etxe hauen zabalera 6 kanatan zegoen arautua. Beheko solairua harrizkoa izaten zen, eta lehen pisua egur eta adreiluz egindakoa.

    Hiribilduak harresia eta ateak zituen; arrasto bakarra agiri zaharretan geratu da. Nahiz eta erregeak halaxe agindu, ez zuten eliza berririk egin, aurretik zegoena aprobetxatu zutelako (Soraluzeko monastegiarena).


    Soraluze XV mendean (Javier Elorza 2018)

    Lehengo hedapena: XV mendea

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XV mendeko hedapena (eu)

    Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak (Kalegoen eta Kalebarrenen luzapena, Etxaburueta kale berria) eta arrabalak (Errebal, Arane eta Irusagarreta).

    Garai hartan zubi berria eraiki zuten, ibaia edozein momentuan zeharkatzea ahalbidetuz, ufalen bildur barik. Eta ospitala zabaldu zuten Errabal kalean.

    Ibaiaren bestekaldean ziren ere sutegi edo forjak, modu honetan sute arriskuak gutxituz.


    Ikuspegi orokorra(Florencio Josepf de Lamot 1756)

    Aro Modernoa: 1500-1750

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Aro modernoa (eu)

    1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa topographico de la sortu zuen. Bertan orduko ikuspegia erakusten da.

    XV mendeko Soraluzerekin alderatuta,herria asko hazi zen, eta hiru eraikin handi agertzen dira.

    Hiru eraikin nagusi horiek eliza nagusia, Erret Lantegiak eta Santa Ana komentua dira. Eliza egiteko aurrekoa bota zuten XVI mendean, eta XVII mendean zabalduzuten (alboerako kaperak, eliz ataria eta dorrea). Erret Lantegia, berriz, Uribarri dorrearen hedapena izan zen. Eta Santa Ana komentua ere XVII mendean egin zuten.

    Bide guztietatik hazi zen herria, batez ere erregebide nagusian: Gabolats kalea sortu zen Elgoibarrerutz eta Atxuri-Errekalde ardatza sendotu zen hegoaldean, garai bateko Herlaibia Soraluzerekin lotuz. Honetaz gain Santa Ana auzoan etxe gehiago egin ziren, eta Azkoitiarako bidean ere Elizburu kalekoak agertu ziren.

    Herri kaskoak aldakerak izan ziren: Igartza etxea eta albokoa bota zuten Enparan jauregia egiteko, Kalegoeneko beste bi etxe botara Udaletxea egin zuten, era Udaletxe berriaren pareko etxea ere bota zuten, gero Labaderogain sortuz.


    XVIII eta XIX mendeko herri lanak

    XVIII mende bukaera oso aberatsa izan zen ekonomikoki, eta herrian igarri zen, besteak beste herri-lanetan. Hiru uztaiko zubi berria egin zuten, errebote frontoi berria egin zuten Santa Ana kalearen goiko partean, erregetxe berria Plaza Zaharra gainean...

    Eta XIX mende hasieran ere, nahiz eta ekonomikoki desastre hutsa izan (Espainiako Independentzia gerra, Lehen Karlistada, armagintzaren gainbehera, 1.834ko ufal handia...) herri-lanak ere egin ziren: Plaza Berria (Kalebarreneko hiru etxe botata), bertako iturria, Labaderoa, zubi nagusia konpondu...


    XX mendeko bigarren erdia

    Erreferentziak