Bilakaera urbanistikoa. Hastapenak (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ==1.343 urte aurrekoak: eszenategia== Gainontzeko herri eta hiriek moduan, Soraluze sortzerakoan bertako inguru naturala zein ordurako gizakiak egindakoak...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:58, 11 azaroa 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    1.343 urte aurrekoak: eszenategia

    Gainontzeko herri eta hiriek moduan, Soraluze sortzerakoan bertako inguru naturala zein ordurako gizakiak egindakoak erabakigarri izan ziren: ibai eta errekak, bideak, existitzen ziren eraikinak...

    Ibai eta errekak

    Hiribildu berria Ibaizabal[1] ibaiaren eskumako ertzean sortu zuten, ibaia pasatzeko ibi baten ondoan hain zuzen.

    Hasierako hiribilduaren mugak bi erreka txikik finkatu zituzten, Argarate baserri ingurutik datozenek.

    Erregebide eta bideak

    Hiribildua sortu zenean, hainbat bide nagusi biltzen ziren ibiaren inguruan.

    Erregebide nagusia Gaztelatik itxasora zihoan. Bergaratik Ibaizabalen ezkerretik zetorren, Soraluze pareko ibira heltzerakoan bestekaldera pasatzen zen (aurretik ibitik, XV mendean zegoen zubitik) eta handik San Roketik gora Elgoibar eta Debaruntz.

    Bazegoen adar bat Eibarra zihoana: ibia zeharkatu beharrean aurrera egiten zuen eta, Iruretik barrena, Eibarraino heltzen zen. Bigarren adarrak, berriz, ibia pasa eta mendian gora egiten zuen, Pagobedeinkaturaino, eta handik Azkoitira jeisten zen.

    Honetaz gain hainbat herribide agertzen dira mapan: Osirantzurakoa[2], Erlaegirakoa, Ernizketarakoa eta Altunerakoa. Arregiako estrata ere agertzen da, Arregigoikoatik herrikaskora zihoana.

    Eraikinak

    1.343 urteko hiri-gutunak Soraluze eta Herlaibiako eremuko biztanleak aipatzen ditu. Beraz, bi inguru horietan etxeak bazirela ondoriozta daiteke. Dena dela, Herlaibiakoak sakabanatuago egongo ziren SOraluzekoak baino, eremua berbak adierazten duenez.

    Horietaz gain baziren hiru eraikin garrantzitsu. Alde batetik, Arregia dorrea eta Atxuri etxea, biak ala biak errege bidearen ondoan herriko bi ertzetan. Eta Soraluzeko monastegia, 1.267 urtean aipatzen dena, gaur eguneko parrokia dagoen tokian zegoela.



    Erreferentziak

    1. Gaur egun Deba ibaia moduan ezagututa.
    2. Gaur egun Osintxu.