Soraluzeko esamoldeak (eu)

    Sorapediatik

    Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.

    Hemen jasotakoak hiru iturri nagusi dute: Antxon eta Edu Oregi[1], Ramiro Larrañaga[2] eta Soraluzeko AEK.


    Esamoldea Esanahiak eta adibideak
    Adar soñuan / Adar soinuan Haizeko, brometako eran.
    Gaur be adar soinuan jabik haura; obispuari be adarra joko lezkiok.
    Afari legea Gogo barik baina beharrez egiten den afari arina.
    Merienda ederra janda nao eta afari legia eingo dot.
    Aitaren baten / Aitaren batean Segituan, behereala.
    Alaba nausixak aitaren baten eitxen dostaz errekauak; gaztiak barriz, goiz guztia bihar dau.
    Aleritzira Begiz edo gutxi gora behera kalkulatua.
    Atari aldia Zoritxarrek dakarten egoera penagarria.
    .
    .

    Aukeran lartxo Gehiegikeri txikia - Ez da ez jatuna, baina daukan gaixuakin aukeran lartxo jaten dau.

    .
    .

    Azumbre t’erdi edan Asko edan. Azumbreak pare bat litro zuen.

    .
    .

    Berriren barri Haieratik berriro zerbait hastea. - Oiñ arte eindakua apurtu ta berriren barri hasiko gara.

    .
    .

    Begiratu baten Lehen begiratuan, lehen begi-kolpean. - Horrek begiratu baten daki zeñek irabaziko daben.

    .
    .

    Beltzak ikusi Gaizki pasatu - Gorrixen denboran baltzak ikusi zittuan

    .
    .

    Beranduko gaztaina Beti berandu heltzen den pertsona - Hemen dator gure beranduko gaztaña; goiz guztia beran zain egon gara.

    .
    .

    Dagoen dagoenean Dagoen bezala - Hobe dou dagon dagonian lagatzia, kanbixatzen hastia baño.

    .
    .

    Ebro eta Miranda edan Asko edan - Horrek Ebro eta Miranda edan dittu.

    .
    .

    Eguzki galdatan Erre egiten duen eguzkipean. - Ezeik Munetako haitzetara igo agostuan, euzki galdatan egon bihahok eta.

    .
    .

    Esne bitsetan Eztitan, oso gustora. - Esne bitsetan bizi dora ezkonbarriz.

    .
    .

    Euli kaka Huskeria - Ez pentsa gero hori euli kakak denik.

    .
    .

    Euri zirin Ziri-miri, lanbro. - Txaparradiak ez nau hartu, baina euri ziriñak busti nau.

    .
    .

    Firin-faran ibili Ardura gabe eta alai ibili, lana nekatu gabe egin. - Loterixia tokau jakonetik hor dabil, firin-faran- kolperik jo barik.

    .
    .

    Gabonetan keixak Ezinezkoa eskaini edo eskatu. Kontrakoa: Sasoian keixak

    .
    .

    Gose antza Gose modukoa, jangura

    .
    .

    Haizeko egon Umore oneko egon, parrandarako gogoa eduki. - Ekarri dozun haiziakin golferixarako gertu zare

    .
    .

    Hanka joko Antxitxiketa, igesia. - Sagarrak hartzen majo zebizen mutillak, baña baserritxarrak txakurra solte laga zebanian… a zelako hanka jokua!

    .
    .

    Hari-harian / Ten-tenian Juxtu-juxtuan.

    .
    .

    Hurre emanda Gutxi gora behera - Soraluzek hurre emanda bost mila biztanle ditxu.

    .
    .

    Ixil poltsa Izkutuan gordetzen den dirua, behar denean erabiltzeko.

    .
    .

    Ixilikoetan jardun Txutxu-mutxuka hitz egin.

    .
    .

    Jan txakur Besteon bizkar bizi dena.

    .
    .

    Joana joan egin Desagertu, alde egin

    .
    .

    Kazkara baten Segituan, behereala.

    .
    .

    Kearena egin Desagertu, alde egin - Heu ikusi eta keiana ein jok!

    .
    .

    Kirrinpot egin Ekonomikoki porrot egin.

    .
    .

    Lantzean behin Noizean behin. - Lantzian behin bakarrik etortzen da, entierruetara eeta Andramaixetako zezenera.

    .
    .

    Lekuan lekuko Tokian tokiko.

    .
    .

    Makila salda Jipoi, egurraldi.

    .
    .

    Mela-mela eginda Busti-busti eginda. - Plaza Barriko askatik mela-mela eginda etorri jata umia.

    .
    .

    Negar jotzaile Beti kexaka eta negarrez dabilena.

    .
    .

    Noiz ipuinean / Noiz ipinian Noizean behin - Etxe horretan angulak pe jaten dabez noiz ipoñian

    .
    .

    Nora nora Norabait.

    .
    .

    Papelada Antzerkia egin.

    .
    .

    Pikunitxara joan Pikutara joan (Pikunitxa Azkoitiko baserri bakar eta urruna da, apenas ailegabiderik duena). - Juari Pikunitxako sagarpera.

    .
    .

    Pipar egin Eskola ihesi egin

    .
    .

    Pipia jo Ziria sartu

    .
    .

    Pipian pare egon / Pipian moduan egon Primeran egon, oso gustora egon, ezer falta zaizula egon.

    .
    .

    Polit askoa Oso polita, polita benetan.

    .
    .

    Sasoian keixak Gauzak bere denboran.

    .
    . Takian potian

    Askotan, sarritan - Bitorixara juan zan bizi izatera, baña takian potian hamen ikusten dou.

    .
    .

    Terzio bat Neurri gabe. - Terzio bat ardau edan jok.

    .
    .

    Tripa trukez Janaren trukez lan egin. - Julian Gaiarrek tripa trukez ein zeban lan Iruñako ola batian, 14 urte zittuanian.

    .
    .

    Urre urrian Oso gertu.


    Erreferentziak

    1. Plazentziako berbak eta esamoldeak. Antxon Oregi eta Edu Oregi (Soraluzeko Jaiak 1.995).
    2. Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (Atal Koadernoak. Hizkuntza eta Literatura 13. Eusko Ikaskuntza 1.995).