Soraluzeko esamoldeak (eu)
Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.
Hemen jasotakoak hiru iturri nagusi dute:
- Plazentziako berbak eta esamoldeak. Antxon Oregi eta Edu Oregi (Soraluzeko Jaiak 1.995).
- Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (Atal Koadernoak. Hizkuntza eta Literatura 13. Eusko Ikaskuntza 1.995).
- Soraluzeko berbak. Soraluzeko AEK.
Esamoldea | Esanahiak eta adibideak |
---|---|
Adar soñuan / Adar soinuan | Haizeko, brometako eran. Gaur be adar soinuan jabik haura; obispuari be adarra joko lezkiok. |
Afari legea | Gogo barik baina beharrez egiten den afari arina. Merienda ederra janda nao eta afari legia eingo dot. |
Aitaren baten / Aitaren batean | Segituan, behereala. Alaba nausixak aitaren baten eitxen dostaz errekauak; gaztiak barriz, goiz guztia bihar dau. |
Aleritzira | Begiz edo gutxi gora behera kalkulatua. |
Atari aldia | Zoritxarrek dakarten egoera penagarria. |