Soraluzeko berbak (eu)
Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.
Hemen jasotakoak hiru iturri nagusi dute:
- Plazentziako berbak eta esamoldeak. Antxon Oregi eta Edu Oregi (Soraluzeko Jaiak 1.995).
- Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (Atal Koadernoak. Hizkuntza eta Literatura 13. Eusko Ikaskuntza 1.995).
- Soraluzeko berbak. Soraluzeko AEK.
Berbak | Esanahiak eta adibideak | |
---|---|---|
A | Afariketan | Umeen jolasa, sukaldeko tresna txikiak erabiliz jana prestatzearen egin. Lagunekin afariketan laga dot umia. |
Aitapuntako | Aitabitxia. | |
Alatian | Bizkarreraz igeri egin, gora begira igeri egin. Alatian be ondo eitxejok igari. | |
Amapuntako | Amabitxia. | |
Añube / Ainube | Ozpel, eguzkirik jotzen ez duen lekua. San Martzial euzki lekua da, baña Sagar Erreka añubia. | |
Amama | Sorte handia. Diru edo ondasun errezak. Hori dok amama! | |
Amamurgil[1] | Uretara jauzi nahi bare eta goitik behera busti. Amamurgil einjok eta kostajokok uretatik urtezia | |
Amazulo | Amazale, beti amaren ondoan egotea nahi duena. | |
Antxitxika /antxitxiketan | Lasterka, korrika. | |
Apropos / Aproposko | (esanahi bikotza) Nahita eginda. Brometan eginda. Apropos jantzi dau buzua. Karteria apropos izkutatu dotsa. | |
Ardi | Arkakuso. | |
Arrazixa / Harresia | Arrantzan egiteko modu bat. Deba ibaiaren ibilguan butroia jartzen zen, eta harako bidea egiten bi harri ilara; orduan, ur goitik arrainak uxatzen ziren harrika arrazixaruntz butroian sartzeko. Arrazixa joten ibili gaitxuk eta loiña batzuk artu jitxuagu illunzixan jateko. | |
Arpasuak | Deba ibaian zeuden harri handiak, ertz batetik bestera pasatzeko. Bi lekutan zeuden: Errekaldean eta Gabolatsen. Ni beti arpasuetatik juatenok etxera. | |
Autxo! | Tori, hartu ezak! | |
B | Balebuleka | Izkutaketan (jolasa). Balebuleka ibiltzen ditxuk umiak pozixen. |
Barriketa | Hizketa, berbeta. | |
Beherako | Sabeleko. | |
Belakuan / Beherealakoan | Behereala, bat-batean, segituan. | |
Berbatsu | Hitzontzi, berbontzi. Isildu hari, berbatsu hori! | |
Berbontzi | Hitzontzi, berbatsu. | |
Bidetxior | Bidezka, bide zior. | |
Burutik-berakua | Meningitisa. Burutik-berakuakin il zan auzoko gizona. | |
D | Demanda | Eztabaida. Horrek lagunak beti demandan dihardue. |
Demasa | Asko. | |
Demaseko | Handia. Demaseko triskantza eiñ zeban igazko ufalak. | |
E | Elemena | Mordoa, kontatu ezinezko beste. Jende handixa entierruan, elemena! |
Erako | Tratu eta umere oneko. Arlote itxura dauka, baina erako gizona da. | |
Erlakesten | Zaldarra. | |
Eroso | Egoki, apropos. | |
Erregular! | Jakina! Zalantzarik gabe! | |
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . | ||
. . |