Soraluzeko berbak (eu)
Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.
Hemen jasotakoak hiru iturri nagusi dute:
- Plazentziako berbak eta esamoldeak. Antxon Oregi eta Edu Oregi (Soraluzeko Jaiak 1.995).
- Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (Atal Koadernoak. Hizkuntza eta Literatura 13. Eusko Ikaskuntza 1.995).
- Soraluzeko berbak. Soraluzeko AEK.
Berbak | Esanahiak eta adibideak |
---|---|
Afariketan | Umeen jolasa, sukaldeko tresna txikiak erabiliz jana prestatzearen egin. Lagunekin afariketan laga dot umia. |
Añube / Ainube | Ozpel, eguzkirik jotzen ez duen lekua. San Martzial euzki lekua da, baña Sagar Erreka añubia. |
Amapuntako | Amabitxia. |
Aitapuntako | Aitabitxia. |
Alatian | Bizkarreraz igeri egin, gora begira igeri egin. Alatian be ondo eitxejok igari. |
Amama | Sorte handia. Diru edo ondasun errezak. Hori dok amama! |
Amamurgil[1] | Uretara jauzi nahi bare eta goitik behera busti. Amamurgil einjok eta kostajokok uretatik urtezia |
Amazulo | Amazale, beti amaren ondoan egotea nahi duena. |
Antxitxika /antxitxiketan | Lasterka, korrika. |
Apropos / Aproposko | (esanahi bikotza) Nahita eginda. Brometan eginda. Apropos jantzi dau buzua. Karteria apropos izkutatu dotsa. |
Ardi | Arkakuso. |
Arrazixa | Arrantzan egiteko modu bat. Deba ibaiaren ibilguan butroia jartzen zen, eta harako bidea egiten bi harri ilara; orduan, ur goitik arrainak uxatzen ziren harrika arrazixaruntz butroian sartzeko. Harresi-tik etor daiteke. Arrazixa joten ibili gaitxuk eta loiña batzuk artu jitxuagu illunzixan jateko. |
Arpasuak | Deba ibaian zeuden harri handiak, ertz batetik bestera pasatzeko. Bi lekutan zeuden: Errekaldean eta Gabolatsen. Ni beti arpasuetatik juatenok etxera. |
Autxo! | Tori, hartu ezak! |
Balebuleka | Izkutaketan (jolasa). Balebuleka ibiltzen ditxuk umiak pozixen. |
Barriketa | Hizketa, berbeta. |
Beherako | Sabeleko. |
Belakuan | Behereala, bat-batean, segituan. |
Berbatsu | Hitzontzi, berbontzi. Isildu hari, berbatsu hori! |
Berbontzi | Hitzontzi, berbatsu. |
Bidetxior | Bidezka, bide zior. |
. . | |
. . | |
. . | |
. . | |
. . | |
. . | |
. . |