Estudio de la industria armera guipuzcoana (eu)
Estudio de la industria armera guipuzcoana | |
---|---|
Egilea | Pedro Pacheco |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1616 |
Argitaletxea | |
Hiria |
Izenburu osoa
Estudio de la industria armera guipuzcoana
Gipuzkoako arma industrien azterketa
Liburua zertan den
- Berez ez da liburua, ez zen inoiz argitaratu. Agiri sorta da, Simancasen gordeta, herri bakoitzari berea dagokiola.
XVII mende hasieran, Eugin (Nafarroan) zegoen arma lantegia lekualdatzeko komenientzia aztertzen ari zen, Gipuzkoako aldera ekartzeko. Bi arrazoi ziren; alde batetik, armak garestiak ateratzen zirelako; eta bestetik, mugatik oso gertu zegoenez, Frantziarekiko gerren beldurra zegoelako.
Orduko Espainiako Artilleriako kapitain jeneralak, Pedro Pacheco jaunak, agindu zuen azterketa hau. Tartean Arrasate, Hermua, Azkoitia, Azpeitia, Ibarra (Aramaio), Tolosa, Durango eta Elgoibar herriak aztertu zituzten, baina beti kontutan hartuta Soraluzeko Erret Lantegiak erdi erdian zegoela.
Azterketaren ondorioz azkenean 1.616 urtean Tolosan jarri zuten Arma Zurien Erret Lantegia[1].
Soraluzeri buruzkoak[2]
Soraluzen atxurrak, palak, aizkorak, aizkora txikiak, pikak, alabardak, pistolak, mosketeak eta arkabuzak egiten dira.
Soraluzeko industriaren azalpenak:
- Martinetea oso ona, ur nahikoarekin, Somorrostroko meatz-burnia erabiliz xaflak eta bestelakoak egiten direla.
- Burdin totxoaren kostea kintaleko 32 erreal da, eta sotileko 39 erreal.
- Olen assiak kintaleko 6 erreal kostatzen dute, eta martinete eta burdineri forjena 11 errealetan.
- Hauts asko dago, arkabuz eta mosketeak limatuz eta barrenatuz sortua[3] eta xaflak sortzeko oso ona dena. Kintaleko 300 marabediko kostua du.
- Vara laurdeneko xaflaren arra 20 marabeditan dago, eta Vara herenekoa 28tan.
- Hiribilduak urrats handiko 200 biztanle ditu, eta osasuntsua da.
- Altzairua Arrasatetik ekar daiteke, eta badaude ofizialak edozein lanabesa egiteko gai direnak.
- Dotrina eskola dago, eta irakurri, idatzi eta kontatzekoak. Ez da medikurik ezta botikarik; zirujau bakarra dago.