Armagintza gremioak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:46, 12 urtarrila 2018
    Son los cuatro Gremios de la Real Fábrica de Placencia hijos de padres nobles hidalgos como lo son todos los cántabros guipuzcoanos y vizcaínos. Estos son los que se constituyen a la obligación de todo género de armas de fuego que S.M. católica pide, y como tan fieles vasallos ponen puntualmente manos a la obra, cuyos armamentos están arreglados y estipulados, siendo de ellos su gobierno interior con subordinación al superior quien les dirige dando cumplimiento a sus respectivas obligaciones.


    Suzko armen ekoizpena lau gremioen artean egiten zuten. Aurrena piezak prestatzen ziren:

    Gremio bakoitzaren langileek beraien lanak Erret Lantegian aurkezten zuten, aztertzeko (garaiko kalitate kontrola).

    Behin piezak onartuta, Kutxagile gremioa egurrezko kutxak lantzen arduratzen zen, eta bertan aurreko pieza guztiak muntatzen.


    Maisu eta langile kopurua

    Lau momentuko datuak gordetzen dira, eta zehaztapen desberdinekin:

    • 1756 urtean Florencio Josepf de Lamot jaunak[1] Soraluzeko Erret Lantegien maisuak aipatu zituen, baina ez zuen argitu Soraluzekoak ziren edo Soraluzeko Erret Lantegirako lan egiten zutenak.
    • XVIII mende bukaeran[2], herriz herri zehazten dira (Soraluze, Eibar, Elgoibar, Ermua, Arrasate, Durango eta Bergara).
    • 1794 urtean 1615 langile omen ziren, maisu, ofizial eta aprendizen artean[3]. Soraluzekoak bakarrik ez, Debarro osoan Erret Lantegirako lan egiten zutenak izango ziren. Hala ere, aurreko aipamenaren kopuru ia bikoitza da (893 >> 1615).
    • 1856 urtean Juan Cruz Fernández-ek[4] Soraluzeko eta Eibarko kopuruak jaso zituen.

    Soraluzen agertzen diren maisuak honako hauek dira:

    Maisuak (1756) XVIII bukaera (1856)
    Kanoigileak 180 11 44
    Giltzagileak 86 66 112
    Aparejeroak 77 20 53
    Kutxagileak 77 28 54
    GUZTIRA 420 125 263


    XVIII mende bukaeran Noticia del número de maestros asentistas matriculados... txostenean maisuak ez ezik, langile guztiak agertzen dira. Soraluzeko zenbakiei erreparatuz, gizon gehienak armagintzan jarduten ziren nabarmentzen da[5].

    Langileak Soraluze Gainontzekoak Guztira
    Kanoigileak 99 243 342
    Giltzagileak 198 93 291
    Aparejeroak 40 90 130
    Kutxagileak 48 82 130
    GUZTIRA 385 508 893


    Eskualdean (Debarroan) aipatze diren maisuak, berriz, hauek dira:

    Maisuak (1756) XVIII bukaera (1856)
    Kanoigileak 180 38 68
    Giltzagileak 86 97 201
    Aparejeroak 77 66 113
    Kutxagileak 77 71 92
    GUZTIRA 420 272 474


    Erreferentziak

    1. Mapa Topographica de Plasencia. Florencio Josepf de Lamot (Madril 1756)
    2. Noticia del número de maestros asentistas matriculados... J.Ignacio Tellechea Idigorasen aipamena (Diario Vasco 1974/03/02)
    3. Historia de una empresa pública española: Los altos hornos de Liérganes y La Cavada 1622-1834. José Alcalá Zamora.
    4. Apuntes para un cuadro topográfico. Juan Cruz Fernández (Madril 1856)
    5. Garai hartan Soraluzek 2000/2500 bat biztanle izango zuen, eta 400/500 familia buru. Ehun bat baserritar kenduta, gehi rentista, saltzaile, abade, garraoilari... 250/350 familia buru geratuko ziren. Eta familia bakoitzeko gizon bat baino gehiagok lan egingo zuenez, hortik armagintzan jarduten ziren 385 lagunak.