Jaime hil danian (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Jaime hil danian / Hau da barregarria
    Egilea/k Andres Ezenarro "Urzelai"?
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Digna Artolazabal
    Partitura [[Media: |sakatu hemen]]
    Entzuteko [[Media: |sakatu hemen]]


    Letra

    Jaime hil danian
    hau da barregarria
    Alfonso Karlos da
    nahi duten erregia.
    Laroget'hiru urte dittuan
    Austriako aguria
    Euzkadi askatzeko
    bikaña gudaria.


    Azalpenak

    Abesti edo bertso hau orduko giro politikoaren arabera ulertu behar da: Espainian Errepublika ezarri berria, eta Soraluzen jeltzaleen eta tradizionalisten (karlisten) tira-birak.

    Borboiko Jaime, karlisten erregea (edo erregegaia), 1931. urtean hil zen, semerik gabe.

    Orduan karlistek familian gora bilatu eta Alfonso Carlos Fernando José Juan Pío de Borbón y Austria-Este, Jaimen osaba, aukeratu zuen errege. Nahiz eta Londresen jaio, orduan Vienan (Austria) bizi zen. 1849 urtekoa zenez, ordurako larogetahiru urte zituen; horik Austriako aguria. 1926 urtean hil zen, Vienan bertan.

    Doinua aspaldiko beste kantu batena da, Gure Karlos erregeaz bertsoena hain zuzen; hau da, XIX mendeko bigarren erdikoa.


    Erreferentziak