Hau da barregarria (eu)
(Jaime hil danian (eu)(e)tik birzuzenduta)
Izenburua | Hau da barregarria / Jaime hil danian |
Egilea/k | Andres Ezenarro Urzelai |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Digna Artolazabal |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Jaime hil danian
- hau da barregarria
- Alfonso Karlos da
- nahi duten erregia.
- Laroget'hiru urte dittuan
- Austriako aguria
- Euzkadi askatzeko
- bikaña gudaria.
- Jaime hil danian
Azalpenak
Abesti edo bertso hau orduko giro politikoaren arabera ulertu behar da: Espainian Errepublika ezarri berria, eta Soraluzen jeltzaleen eta tradizionalisten (karlisten) tira-birak.
Borboiko Jaime III, karlisten erregea (edo erregegaia), 1931. urtean hil zen, semerik gabe.
Orduan karlistek familian gora bilatu eta Alfonso Carlos Fernando José Juan Pío de Borbón y Austria-Este, Jaimen osaba, aukeratu zuen errege. Nahiz eta Londresen jaio, orduan Vienan (Austria) bizi zen. 1849 urtekoa zenez, ordurako larogetahiru urte zituen; horik Austriako aguria. 1936 urteko irailan hil zen, Vienan bertan.
Doinua aspaldiko beste kantu batena da, Gure Karlos erregeaz bertsoena hain zuzen; hau da, XIX mendeko bigarren erdikoa.
Irudiak
Handitzeko sakatu gainean