Frantsesbaso zista (eu)

    Sorapediatik
    Frantsesbaso
    Argazkirik ez.jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Neolito-Brontzea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Tumulua


    Azalpena

    Bergarako udalerrian dagoen tumulua, Azkoitiko mugaren ondoan. Frantsesbaso izeneko parajean, Atxobaso tontorreko iparraldean, Elosumendi eta Sorusaitza (Sorodusko haitza) muinoen artean, Elosumendiko hegoaldeko hegiaren hasieran, itxas mailatik 840 metrotara. Sorusaitzako errepikagailutik Irukurutzetarako bide ondoan, Santutxoko leporik datorren errepide bidegurutzetik 230 metrotara. Azkoitia aldetik pagadia du, eta Bergara aldetik pinudia. Agerreburu trikuharria 285 metrotara dago, hego-hegoekialderuntz.

    Trikuharriak 3,50 metrotako diametroa eta 10 zentimetroko altuera dituen tumulua dauka. Harlosa bakarreko ganbara, 1,55 x 0,55 x 0,20 metrotakoa, harripiloan erdigunean, ekialde-iparekialde orientatuta, eta iparraldera pixka bat makurtuta. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Albotik pasatzen den pistak mendebaldeko aldea hondatu du. Oraindik induskatu gabekoa.




    Se tiene noticia del hallazgo fortuito de fragmentos de silex (lascas, nódulos) en el tramo de pista a la par del megalito, si bien se desconoce su paradero.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    ,17z?hl=eu (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    2001. urteko abenduak 1ean aurkitu zuten[2]. Taldekideak B. Barrero, I. Gaztelu, G. Mercader, L. Millán eta M. Tamayo izan ziren.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Erreferentziak

    1. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia
    2. Megalitos en Gipuzkoa 2002-2011. Luis del Barrio Bazaco (2011) Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza