Arizaga baserria (eu)
Aritza | |
---|---|
Izen formala | Arizaga |
Bailara | San Andres |
Altuera | 260 m |
Hedadura | 21 Ha |
Kaletik | 2,15 km |
Bertako familia
Etxeberria-Lazkanotarrak.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Izenak hariztia esan nahi du.
Plazentziakoa dute jatorria bai etxeak eta baita ere abizenak. XX menderarte, Arizagan bizi izan direnek beti mantendu izan dute Arizaga abizena, 700-800 urtean. Halaxe, XVI mendeko José Manuel de Arizaga, Carlos V enperadorearen aholkularia; beste Arizaga bat oso teologo bikaina izan zen.
1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Martín Ignacio de Arizaga "gaztea" zen, Arizaga baserria aurkeztu zuela. XIX mende hasieran Francisco de Arizaga agertzen da jabe moduan.
Armarria: zilarrean, arte berdea (sinople) eta bi otso beltz (sable) gorriz (gules) armatuak enbor oinetan.
XIX mendearen azken aldera erosi zuen baserria Jose Etxeberriaren birraititak. Berau sasialbaitari eta Soraluzeko Udaleko zinegotzi izan zen.
Orain artean Arizagakoak baserritik bizi izan dira eta gaur ere euren barazki postua dute merkatu plazan.Asteburuetan etxeko labean egindako ogia ere saltzen dute.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (26. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)