Zeleta baserria (eu)
Zeleta | |
---|---|
Izen formala | Zelaeta |
Bailara | San Andres |
Altuera | 155 m |
Hedadura | 16 Ha |
Kaletik | 0,45km |
Bertako familia
Txurruka-Martineztarrak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak zelaien tokia esan nahi du.
1623koa da baserri honen gainean dagoen erreferentziarik zaharrena. 1740. urtean Francisca de Larreategui zen jabea, eta Teresa de Urreta kudeatzailea.
XIX. mendetik Ariznabarretatarrak bizi dira bertan. 2000. urte arte, gutxi gora behera, baserritik bizi izan dira, plazara jeisten ziren barazkiak saltzera. Behiak 90. hamarkadaren erdialdera kendu zituzten.
Etxea ere berriztu zuten eta 3 etxebizitza egin zituzten barruan.
1970. urte inguruan Zeleta baserriko jabetzakoak ziren lurretan etxebizitzak egin zituzten, Zeleta auzoa deritzana.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (21. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)