Regnorum Hispaniae et Portugalliae 1734 (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:55, 6 urtarrila 2024
    Novissima et acuratissima Regnorum Hispaniae et Portugalliae Mappa Geographica
    Egilea Matthäus Seutter & Augustus Vindel
    Urtea 1734
    Hiria Ausburgo
    Tamaina 57 x 49 zm (grabatua)
    59,5 x 51 cm (orria)
    Regnorum Hispaniae et Portugalliae (Seutter-Vindel 1734).jpg


    Mapa zertan den

    Georg Matthäus Seutter (baita Matthias Seutter, 1678-1757) Alemaniako grabatzaile ospetsuenetakoa izan zen, eta Carlos VI enperadoreak geografo inperiala izendatu zuen. Hil eta gero Tobias Conrad Lotter bere suinak negozioarekin jarraitu zuen, eta oso ospetsua ere bihurtu zen.

    Mapa hau Augustus Videl grabatzailearekin batera argitaratu zuen. Hamar urte geroago (1744), Atlas minor izenekoa argitaratu zuen, eta bertan mapa honen bertsio sinpleagoa sartu zuen: Regnorum Hispaniae et Portugalliae Tabella Geographica.


    Soraluzeri buruzkoak

    Mapak herri asko eta asko erakusten ditu, baina Gipùzkoan Soraluze (Placencia) nabarmentzen da, letra tamainarengatik eta ikurrarengatik. Hondarribia eta Donostia ere letra handitan idatziak dira.

    Soraluze Deba ibaiaren ertzean agertzen da, baina inguruko herri txikiak "sakabanatuta" agertzen dira, edozein tokitan marraztuta (Mendaro ibaitik oso urrun, Zumaia barnealdean...).

    Soralizetik pasatzen ziren bi erregebide handietatik bat marraztuta dago, Bilbao-Tolosa. Gasteiz-Deba, berriz, ez da agertzen.

    Regnorum Hispaniae et Portugalliae. Soraluzeko ingurua (Seutter-Vindel 1734).jpg


    Bitxikeriak

    Bizkaia (Biscaia) oso handia agertzen da: Gipuzkoa (Ipuscoa), Aiara, Burgos iparraldea eta Kantabriako ekialdea (Torrelavegaraino) hartzen ditu. Mendebaldean Santillanako Asturia du.

    Maparen arabera, Araba (gaurkoa baino txikiagoa) Gaztelan barruan dago. Baina maparen bertsioaren arabera Bizkaia barruan ere agertzen da.


    Erreferentziak