RSBAP. Historia compendiada (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:57, 22 otsaila 2023
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. Historia compendiada
    RSBAP. Historia compendiada. Azala.jpg
    Egilea Nicolás de Soraluce y Zubizarreta
    Hizkuntza Gaztelera
    Urtea 1880
    Argitaletxea Establecimiento tipográfico de Juan Osés
    Hiria Donostia


    Izenburu osoa

    Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. Sus antecedentes y otros sucesos con ella relacionados. Historia compendiada.

    Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Aurrekariak eta berarekin lotutako beste gertakari batzuk. Historia laburtua.


    Liburua zertan den

    Hamar ataletan idazleak Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen historia lanurbiltzen du: aurrekariak, Estatutuak, XVIII. mendeko jarduera eta XIX. mendeko zailtasunak.

    Azken hirutan Elkarteak nola babestu zuen sistema protekzionista azaltzen du, Bergarako Mintegiaren jarduera jasotzen du eta, azkenik, Peñaflorida konteari buruzko zertzelada batzuk dakar.


    Soraluzeri buruzkoak

    (45. orrialdea)

    1777an Elkarte berak Gasteizen, Bilbon eta Bergaran sortu zituen hiru motako doako marrazketa-eskolak, paper, arkatzak eta gainerazko osagarri guztiekin, eta handik gutxira Donostian eta Soraluzen. Bertan, Erregearen enkarguz, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak arma lantegia zuzentzen zuen, eta haren marrazketa-eskoletan Elkarteak lehen eta bigarren sariak esleitzen zituen apaingarri, irudi eta arkitektura sailetan. Baita nautika-eskoletan eta askotariko disertazioetan, hiru mila erreal arteko sariak...

    (55. orrialdea)

    (...sariak banatzen jarraitu zuen urtero) ...eta Elkarteak Gasteizen, Bilbon eta Bergaran zituen hiru marrazki-ikasgeletan, baita Donostian eta Soraluzen ere, urte askotan...


    Erreferentziak

    Real sociedad Bascongada de Amigos del País. Historia compendiada. Liburutegi Nazionala (Madril).