Salonazpi baserria (eu)

    Sorapediatik
    Salonazpi
    Salonazpi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Salogoen Azpikoa
    Bailara Irure bailara
    Altuera 175 m
    Hedadura 0,08 Ha
    Kaletik 1 km


    Bertako familia

    Etxeberria-Lete


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Plazentziako etxea eta abizena da Salogoen, eta soroaren gainean esan nahi du.

    Gaur egun ematen zaion izena, Salonazpi, zuzena ez izateaz gain jatorrizkoaren kontrakoa da: garai batean Salogoen de abajo esaten zitzaion, berriago den Salogoen de arriba-rekin bereizteko (Salon), eta agian hortatik dator izen berria.

    XVI mendean baziren soraluzetarrak abizen honekin. Eta XVIII mendean Andrés de Sologoen zen jabea; ikusten denez, jatorrizko abizena gordetzen zuen.

    1733. urteko armarria dauka, lau koarteletan (laurdenetan): 1. eta 4. urdinez (azur), bi bordoi handi diagonalean (en palo); eta 2. eta 3. zilarretan, bost oskol eta bi panela.

    Bada Cristobal Colon bertan jaio zela dioen kontakizuna: Colón Vizcaíno (Paco Vargas).

    Etxea errepide nagusian dagoen Sologoeneko Elektra-Etxearen jabetzagoa zen, eta bertako langileei uzten zien bizitzeko, lantokitik oso gertu delako. Esateko, mende hasieran Sologaistua familia bizi zen bertan, eta ostean Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren Eléctrica-n. Santi bera 67 urtez bizi izan zen Salonazpin, eta berak eta Arantxa Letek baserria erosi zuten 1966. urtean.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:

    SALONAZPI, Irure ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian (SALOGUEN ABAJO: cas. del valle de Irure, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (101. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (248 orrialdea)
    3. Diccionario de Madoz. New York-eko Liburutegi Publikoa (Public Library of New York)