Armendia baserria (eu)

    Sorapediatik
    Armendia
    Armendia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Armendia
    Bailara Ezozia
    Altuera 215 m
    Hedadura 10 Ha
    Kaletik 1,8 km


    Bertako familia

    Iribar-Belategitarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...

    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Armendia abizena Soraluzekoa da, eta mendi harritsua esan nahi du.

    Bere armarria hau da: urrezkoa gaztelu gorriaz (gules) bi zuhaitz orlegi (sinople) artean; eskumakoan, zilarrezko (sable) otsoa kate urdinez (azur) enborrari lotua. Baina Soraluzeko beste batzuk heraldika hau erabili zuten: zilarrezkoa, zilarrezko (sable) bi basurdekin zutik jarrita. Buelta guztia gorria (gules), pikoduna.

    1725. Martin Ochoa de Armendia zen baserriaren jabea, eta garai berean Ventura de Armendia agertzen zen Casilla de Armendia izenekoan. XIX mende hasieran Justo Antonio de Armendia zen jabea.

    Antonio Ochoa de Armendia jaunak, baserri honen jatorrikoa, bere kaparetasuna (hidalguia) Mutrikun frogatu zuen 1707. urtean.

    Gaur egun berrogetamar urtetik gora darabil jatetxe moduan, eguneko menua eta karta.

    Erreka aldera errota zeukan, Armendiako errota, baina aparkamientua egiterakoan desegin zuten. XIX mendean martxan zegoen oraindik, José Salaverría ardurapean.


    Erreferentziak