Korta baserria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:41, 11 iraila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Korta
    Korta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Korta
    Bailara San Andres
    Altuera 470m
    Hedadura 12 Ha
    Kaletik 5,05 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Kortak mendiak ustiatzeko sistema zaharrak ziren, esparru borobilak eta borda bat erdigunean. Denborarekin, nekazaritzak pisu handiagoa hartuko zuen eta borda haiek baserriak bihurtu ziren. Inoiz baserri hau korta izan bada, gaur egun ez da esparru borobilaren aztarnik, eta bada esaten duena izena guztion esparrua esan nahi duela; agian Kortaegi-tik dator.

    1703. urtean baziren soraluzetarrak Korta abizenarekin. 1820. urtean Roque de Larreategui zen maizterra.

    Plazentziako agustindar mojena izan zen sasoi batean Korta. Eta 1803.eko ekainean saldu zuten, Sagasai eta Oberekin batera, Konbentzioaren Gerraren kalteak arintzeko asmoz[3]. Gaur eguneko jabeek ez dute gogoan baserria eurena izan ez den konturik, beti ezagutu dute euren jabetzan, eta bertan bizi izan dira XVIII. mendetik hona gutxienez.

    Baserriak badu elurzulo txikia alboan. Soraluzen bakarra omen da, ez baita ezagutzen elurzuloa duten beste baserririk.

    Baserria 1975. urtean hustu zen, denak kalera bizi izatera jeitsi zirenean. Ordurarte saldu zituzten barazki eta baserriko produktoak kalean. Urte horretantxe kendu zituzten ganaduak ere. Gero, 1986. urtean, osaba Juan Arizaga joan zen baserrira bizi izatera. Osasun arazoak zirela eta 2001. urtean Juan zaharren egoitzara joan zen eta baserria hutsik geratu zen berriz. Dena dela, jabeek konponduta eta egoera onean zeukaten eta ia egunero bertaratzen zen norbait.

    Baserria sutan (E. Unamuno 2019)

    2019/10/03an, gaueko ordubiak aldera, jabeek abisua jaso zuten baserria sutan zela. Suhiltzaileak berehala inguratu ziren baina ezin izan zuten ezer egin suak emendatzeko. Azkenerako, baserria kixkali egin zuen suak; hormak eta etxearen atalen bat gelditzen dira zutik baina gainerako guztia erre zen, guzti guztia[4][5]


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (43. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
    3. Autos de evaluación, enajenación y subasta de las caserías de Sasai Corta y Obe, jurisdicción de la villa de Placencia, en virtud de una real orden de 19 de septiembre de 1798 (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1803/06/25).
    4. Korta baserria erre da. Egoitz Unamuno (plaentxia.eus 2019/10/03).
    5. Baserriaren aurrealdea salbatu da baina gainerako guztia erre egin da. Egoitz Unamuno (plaentxia.eus 2019/10/03).