Juicio sobre la inoculación (eu)
Juicio sobre la inoculación | |
---|---|
Egilea | Vicente Ferrer Gorraiz Beaumont y Montesa |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1785 |
Argitaletxea | Imprenta de Joseph Longas |
Hiria | Iruñea |
Izenburu osoa
Juicio o dictamen sobre el proceso de la inoculación
Inokulazio-prozesuari buruzko epaiketa edo irizpena
Liburua zertan den
Sasoi batean, baztanga[1] edo nafarreria oso gaixotasun larria zen[2].
Kutsadura saihesteko, Afrikan eta Asian inokulazioa erabiltzen zen, zauri txiki bat eginez eta gaixo baten zornea bertan ezarriz. XVIII mende hasieran Lady Montaguk, Konstantinoplako ingeles enbaxadorearen emazteak, Europan zabaldu zuen bere seme alabak inokulatu ostean. Prozedurari baztanga-inokulazioa esaten zitzaion, edo inokulazioa besterik gabe.
Prozedura honek bizi asko salbatu bazuen ere, arriskutsua zen oso: sartutako zorneak birusa bere indar osoan bazeukan, kutsatzeko (eta hiltzeko) aukera handiak ziren. Horregatik, XVIII. mendean aldeko eta kontrako asko izan ziren.
1796. urtean Edward Jenner mediku ingelesak[3] behi-inokulazioa proposatu zuen, oso eraginkorra eta arrisku gabekoa. Eta orduan eztabaida guzti hauek bukatu ziren.
Soraluzeri buruzkoak
1784.ko otsailean Soraluzen (eta beste herri batzuetan) baztanga zabaldu zenez, Bergarako ilustreek beren seme-alabak inokulatu zituzten, tartean Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendariaren semea.
(171. orrialdea)
- 44. Paragrafo hau ixteko hitzaldi hau osatzerakoan jaso berri dudan albistea, albo batera utzi ezinezkoa dena, hainbat tituluengatik elkarte ospetsu batena denez. Halaxe dio: Baztanga-inokulazioaren albistea, 1784.ko otsailean eta martxoan Bergaran egina. Otsailaren hasieran herri bereko sei mutilengan baztanga naturala agertu zenez, eta ordurako Bergarako lau puntu kardinalak osatzen dituzten Antzuola, Soraluze, Arrasate eta Azkoitian zabaldutako izurritea sartu zela inolako dudarik gabe, batzuk erabaki zuten beren umeak gaitz horren arriskutik jartzea eta, beraz, otsailan eta martxoan 24 ume inokulatu dira.
(172. orrialdea)
- 46. Inokulatutako 24etatik... hiru izan dira baztanga zati inokulatuan harrapatu izanaren zantzurik txikiena ere eman ez dutenak, eta, ondorioz, ez dute egiaztatu tokiko erupzioa, inokulatzaile guztien arabera erupzio orokorra baino lehenago gertatu behar duena, hau da, baztanga baino lehenagokoa. Hiru hauek... eta Don N. Lopez, Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendariaren semea.
Erreferentziak
- Juicio o dictamen sobre el proceso de la inoculación. Madrilgo Complutense Unibertsitatea (Universidad Complutense de Madrid).
- ↑ Baztanga (Variolae vaccine). Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Soraluzen izandako nafarreri izurri handiena 1598 urtekoa izan zen. Orduan Sagarraga baserria ospitale moduan erabili zuten, eta ordutik baserriaren beste izena Nafarranekua izan da, eta gaineko iturriarena Ospital iturria.
- ↑ Edward Jenner. Wikipedia (euskaraz).