Benta Zarra (eu)

    Sorapediatik
    Benta Zarra / Benta Zaharra
    Benta Zarra. Ikuspegi orokorra (1920).jpg
    Estiloa Herrikoia
    Mendea
    Kokapena Baltegieta
    Mota Arkitektura


    Bentak[1] bidegurutze edo bide ondoan egoten ziren etxeak ziren, herrigunetik at, bidaiariei eta garraiolariei ostatu eskaintzen ziena.

    Soraluzeko azken bentak gaur eguneko Baltegieta kalean egin ziren, Eibarko irteeran: Benta Zarra eta Benta Txuria.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Beste herri askotan moduan, Soraluzen bazen benta beharrik kanpoko jendeari ostatua emateko: saltzaileak, bidaiariak, erromesak...

    Baina, honetaz gain, kontutan hartu behar da Erret Lantegietarako garraiolari askok lan egiten zuten, bertako armagileei langaiak ekartzen (burdina, egurra, ikatza…), inguruko armagileen osagaiak azterketara ekartzen… eta, azkenik, armak bere helmugara eramanez: Altzolara alde batetik, eta handik alatan Debaraino; edo Gasteizetik pasata penintsulako barne hirietara.

    Benta hau Eibarko bidean zabaldu zuten lehena izan zen. San Salvador ermita eta fusilen probatokia baino haratago egin zuten, bidearen mendiko aldean (ezkerraldean) eta Ernizketa[2] iturriaren inguruan. Ondorioz, iturri honi Benta iturria ere esaten hasi zioten.

    Geroago, Benta Txuria zabaltzerakoan, aurrenekoari Benta Zarra geratu zitzaion izena.

    XIX. mendearen erdialdean mandazainen lana urritzen joan zen, eta horrekin batera benten premia: hasteko, Erret Lantegien gain behera; karlistadak gero eta, bukatzeko, bertako armagintza fusiletatik kainoietara pasa zen.

    Honeraz gain, 1888. urtean trenbidea zabaldu zuten, eta XX. mende hasieran gero eta kamioi gehiago ziren.

    1910. hamarkadatik aurrera Compañía Anónima Placencia de las Armas enpresak fabrika berria egiten hasi zen inguru honetan; hurrengo hamarkadan Benta Txuria bota zuen.

    Azkenik, 1938. urtean Benta Zarra ere bota zuten, bertan biltegi handia erakitzeko (1938-1941).


    Erreferentziak

    1. Benta. Wikipedia (euskaraz).
    2. Gaur egun Kainoi fabrikaren iturria moduan ere ezaguna.