Plan Urbanístico de Guipúzcoa (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:28, 6 abuztua 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Izenburua Plan Urbanístico de Guipúzcoa
    Egilea/k Arkitektura Zuzendaritza Orokorra
    Aldizkaria Revista Nacional de Arquitectura 16-17
    Data 1943
    Orriak 172-176 eta 225-238
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Artikuluak Gipuzkoako Plan Urbanistikoa jasotzen du, eta bost atal ditu.

    Lehen atalean, Gipuzkoako azterketa historiko-urbanistikoa egiten da. Batez ere, herrien sorreran izandako bi epeak azpimarratzen dira: Ertaroan sortutakoak eta Aro Modernoan bereizitakoak. Lehen taldean Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar, Elgeta, Soraluze, Bergara, Arrasate, Zumaia, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Urretxu, Getaria, Zarautz, Orio, Tolosa, Segura, Donostia, Hernani, Errenteria, Hondarribia eta Irun daude. Herri bakoitzeko, tartean Soraluze, orduko aire argazkia (1943) eta sorrerako planoa alderatzen dira.

    Beste lau atalak orduko barruti judizialei dagozkie. Herri bakoitzeko testu laburra dator, planaren ezaugarriekin, eta bi irudi: argazkia eta marrazkia.

    Orduan Soraluze Bergarako barrutian zegoen, eta zegokion testuak hala zioen:

    Mendiaren eta ibaiaren artean erabat sartuta dagoen herria, industria zein etxebizitzen aldetik zabaltzeko aukera gutxi duena. Errepidearen sahiesbidea proiektatu da, Deba ibaiaren ezkerreko hegaletik apur bat altxatuz.

    Hala ere, ondorengo hamarkadetan herria bikoiztu zen, industria zein biztanle aldetik. Saihesbidea bai, azkenean ezkerreko hegaletik egin zuten.


    Irudiak


    Erreferentziak