Ondare txikia. Galeriak (eu)
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Soraluzen (eta beste leku askotan) galeria berbak esanahi zehatza du: beirateek estalitako korridorea, balkoia ordezkatzen duena.
Gehienak Deba ibaiaren aldera daude, eta egurrezkoak dira (nahiz eta bakarren bat harrizkoa izan).
Aurrekariak
Deba ibaiertzeko etxeei, urteekin, balkoiak egin zizkioten ibaiaren aldera: Santa Ana, Kalebarren, Gabolats, Baltegieta, Errabal, Atxuri...
Eta balkoi hauetan, bazter batean, komunak egin ziren.
Agian komun hauekin lotuta egongo da 1526. urtean probintziako korrejidoreak agindutakoa: "...etxetik kanpo zituzten beharrezkoak egurrez edo harriz estaltzeko, bestela hamar mila marabediko isuna izango zela eta"[1].
Galeriak
Debboraz, balkoiak osorik itxi ziren, beheko aldea egurrez eta gainekoa beiratezko leihoekin. Leiho hauek gillotina modukoak ziren, inoiz beirekin forma apaingarriak eginez (Santa Ana 8).
Itxitura nahikoa singlea zenez (egurra eta beira), leku freskuak ziren, baina hotzak neguan. Beraz, barruko ate eta lehioak itxi eta ez ziren erabiltzen hilabete hotzetan. Udaberriarekin, berriz, ate eta lehio hauek erretiratzen ziren, galeriak erabilgarri egiteko.
Batzutan, lehioen azpian galeriek atetxo modukoak zituzten, errejekin babestuta. Zabaldu eta gero, galeria egurastu zitekeen, eta umeek ibaia ikusteko aukera zuten.
Galeria motak
Hiru motako galeriak zeuden.
Singleena, etxebizitza batean balkoia ixten zenean.
Beste aukera bat izaten zen etxe osoko balkoiak galeria bihurtzea batera.
Azkenik, behin baino gehiagotan balkoi guztiak bota ezkero galeriak eraikitzen ziren, baina bizpahiru metrotako fondoa emanez. Mota hauerako dira, esateko, Kalebarrenekoak.
Desagertutako galeriak
Galeriak kendu, etxeak bota…
Erregetxe zaharra, planoak gordetzen dira (Iñigo la Espada 1751).
Errekalde 1 zenbakian (Errekaldeko ospitale zaharra) oraindik mehelina dago, galeria baten aztarna.
Harrizko galeriak
Egurrezko galerien moduan, Soraluzen bada kasu bat harrizko galeriak dituena.
Arregia jauregiak egurrezko galeria zuen, Deba aldera begira. Bi mehelin artekoa eraikita zegoen.
Baina XVI. mendean jauregia goitik behera berriztu zutenean, egurrezko galeria bota era harrizko galeri berria egin zuten, fondo handiagokoa. Solairu bakoitzean hiru arku zabalak zituen.
Gerora, arku hauek itxi eta leiho arruntak jarri zituzten. Hala ere, arkuak oraindik nabarmendu daitezke ibal alderako etxaurrean.
Erreferentziak
- ↑ "...cubran las necesarias que tienen fuera de sus casas de arriba abaxo de tabla o piedra so pena de cada diez mil maravedís" (Soraluzeko Udal Artxibategia, 1523eko testamentu baten kopia Erregistro liburuan 1526/05/05).