Ezozia baserria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:15, 25 apirila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Ezozia / Ezozi
    Ezozia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Ezozia
    Bailara Ezozia
    Altuera 210 m
    Hedadura 13,5 Ha
    Kaletik 1 km


    Bertako familia

    Alberdi-Larreategitarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izena modu desberdinetan agertu izan da agiritean: Ozeiza, Ozeita, Oceiti, Ozeitu... Esan nahia ez du argi: batzuk ihi tokia dela diote; Justo Gáratek, aldiz, essox berba latinarekin lotzen du, izen honek amuarrainak izatearekin zerikusia duena.

    Sasoi batean Ezoziako santutegiaren seroretxea zen: bada agiri bat, 1745. urtekoa, la casilla de la hermita de Ntra. Sra. de Ezocia aipatzen duena.

    1750. urtean etxea osorik erre zen, eta Udalak berriro eraikitzea erabaki zuen[3]. Bost urte geroago, 1755.ean, Ezoziako etxe berria eraikitzeko kontuak aurkeztu ziren. XIX mende hasieran María Francisca de Aldasoro zen Ezoziko serora (1801).

    Oraingo jabeak XIX mende bukaeran etorri ziren bertara bizi izatera, errentero. Ordurako baserria Armendia familiarena zen, izen bereko baserrian bizi zela.

    Garai batean merendero moduan hasi zen eta, 80. hamarkadan baserria erosi eta gero, 90.hamarkadan baserria berritu eta jatetxe bihurtu zuten. Gaur egun jatetxea ez dago martxan.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (76. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (242 orrialdea)
    3. Soraluzeko Udal Artxibategia (Udal Akta liburua 1746-1766 1750/05/31).