Azala
Soraluze herriaren enziklopedia, iraganeko eta oraineko gordailu. Ezagutu maitatzeko!
Ba al zenekien... | |
---|---|
...SAPAren fabrika berria dagoen tokian ermita bat egon zela? | |
Ermita honek izen bat baino gehiago zuen: San Salvador, Espiritu Santua, Santutxua... Eibarko irteeran zegoen, Baltegieta kalearen bukaeran, Mendikute dorretxearen baino pixka bat haruntzago. SAPAren fabrika berriaren lehen nabea egin zuten lurretan, gutxi gorabehera. Oso gertu moskete zein arkabuzendako probatokia zegoen, ermitaren batera desagertuko zena. 1545 urtean agertzen omen zen lehengo aldiz agiri zaharretan, baina askoz zaharragoa izan zitekeen. Ramiro Larrañagak jaso zuenez, Soraluzeko ipuin zahar batek Igarate inguruan tenplario zaldunek egoitza izan omen zutela zioen. Elezaharrak inolako oinarria balu, agian San Salvador ermitarekin zerikusi izan zezakeen. 1834ko ekainak 30an Soraluzen izandako ufal handiena izan zen: ur mailak hamalau bat metro egin zuen gora, eta hainbat eraikin eraman zituen aurretik: 15 bat etxe, 6 bat lantegi, arraindegia, zubi nagusia bera... eta San Salvador ermita osoa zein alboko probatokia. Gehiago jakiteko, sakatu hemen. |
Zer da Sorapedia? Hemen daukazu aurkezpen bideoa. Begiratu Erabiltzailearen gida Sorapedia erabiltzeko. Eta ekarpenak egiteko Laguntzailearen gida irakurri.
¿Qué es Sorapedia? Aquí tienes el video de presentación. Para utilizar Sorapedia consulta la Guía de utilización. Y si quieres aportar lee la Guía del colaborador.
Gaur egun, 2024eko abenduaren 3, Sorapediak 1.640 sarrera ditu, eta 5.859 fitxategi (batik bat argazkiak).