Frontoiak (eu)

    Sorapediatik

    Erregetxeko frontoia

    Seguru asko, herriko frontoi zaharrena Erregetxe orubean egon zena izan zen; Plaza Zaharraren gainean, hain zuzen.

    Frontoia bota zuten Erregetxea egiteko, 1804 urtean. Ordurako frontoi berria egina zegoen (proiektua, Miguel Antonio de Jaureguik egindakoa, 1788 urtekoa da). Frontoi berri hau errebote-frontoia izanik, erregetxeko frontoia ere errebote-frontoia izango zen (ezker pareta geroago sortu zen eta).

    Gaur egun ez da inolako aztarnarik geratzen. Erregetxea 1975 urtean bota zuten, eta 2004an zundaketa arkeologikoak egin zituzten, Alfredo Moraza Barea-ren gidaritzapean. Honek Erregetxe orubea artikuluan jaso zuenez:

    Hala eta guztiz ere, interbentzio arkeologikoak ez zuen Erregetxe eraikina eraiki baino lehenagoko okupazioaren zantzurik eskaini. Beraz, 1804. urte inguruan fabrika birgaitzeko bururatutako obrek lehenagoko maila betikoz galarazi zutela pentsatzen dugu.


    Erreferentziak