Le vainqueur (eu)

    Sorapediatik
    Le vainqueur
    Argazkirik ez.jpg
    Estiloa Neobarrokoa
    Mendea XIX - XX
    Kokapena Zubi Nagusia
    Mota Eskultura


    Azalpena eta historia

    Le vainqueur[1] Eugène Marioton frantziarraren lana da. Brontzezko kopia da, dauden handienetakoa (85 bat zm).

    Figurak animali larruak janzten ditu, eskuinean adarra dauka, arku bat ezkerreko eskuan era gezi-kiribila oinetan. Oinarria karratua da, naturalista.

    Udaletxean dagoen Belluaire (Pizti gladiadorea) eskulturarekin batera, Jose Luis Larrañaga alkateak Madrilen erosi omen zituen 1967 urtean. Lehena Zubi Nagusiko iturri berriaren gainean jarri zuten, eta bigarrena Udaletxean utzi zuten.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Eugène Marioton

    Eugène Marioton (Paris 1857-1933) eskultore eta dominagilea izan zen. Anaiak ere artistak izan zituen: Claudius (eskultorea) eta Jean Alfred (margolaria).

    Heziketa klasikoa izan zuen. Lehiaka askotan parte hartu zuen (1883-1922), batez ere Salon de la Société des artistes français zelakoan. Irabazten ari zen ospeari esker, 1905 epaile izendatu zuten, eskultura sailean. Bere lana oso arrakastatsua zenez, behin eredua eginda eskulturak tamaina desberdinetan urtzen zituen, gehienetan Parisko E. Colin eta Siot Decauville arte-fundizioetan.

    Soraluzez gain, gaur egun bere lanak hainbat tokitan ikus daitezke: Paris, Rouen, Béjaïa (Aljeria), Errumania... Eta sarri askotan nazioarteko enkanteetan eskuragarri izaten dira.


    Erreferentziak

    1. Irabazlea.