Udala. Konstituzionalismoa (1845-1931) (eu)
- Udalaren bilakaera historian zehar ikusteko, Udala (eu)
Aurrekariak
Sortu zenetik (1343) Soraluzeko Udala Foru sistemaren arabera antolatu zen, beti aberatsen mesedetan. Azken epean (1766-1845), nahiz eta auto acordadoren arabera herritar arruntek ordezkaritza propioa izan, kapare milaristek zuten.
Lehen karlistadaren (1833-1840) ostean, Foruek atzera eta aurrera egin zuten (batez ere atzera). Espainian 1845ko Udal Legea onartu zenean, bete-betean harrapatu zituen Euskal Herriko Udalak.
1845ko Udal Legea
1845/01/08 egunean Espainian Udal Legea[1] onartu zuten, udalak antolatzeko.
Aurreko Udal Legeen bilakaera zen, baina Soraluzen (eta gainontzeko Euskal Herrian) ezarri zen lehena. Lege honen arabera, aldaketak sakonak izan ziren.
Lehenik eta behin, alkateek epaile ahalmenak galdu zituzten (auzitegi barrutiak sortu ziren horretarako, Bergarakoa kasu). Udalaren antolaketari dagokionez, alkatea gobernuaren ordezkaria izango zen, Udal Orokorrak (auzokide guztien bilerak, arazo larriak erabakitzeko) desagertu ziren, eta udal partaide guztiak berdinak ziren, aurreko mailak desagertuz.
Eta beste funtsezko aldaketa bat hauteslegoa izan zen, sufragio zensitarioa sortu zutelako.
Udalaren osaketa
1845/01/08ko Udal Legearen arabera, Soraluzeko udala alkateak, bi teniente-alkatek eta bederatzi errejidorek osatuko zuten[2].
Zinegotziak denak berdinak ziren, aurreko berezitasunak desagertuz (sindiko-prokuradorea, arrunten errejidoreak, arrunten sindikoa...).
Geroko beste lege baten arabera (1858/07/21), Soraluzek Udalak hamabi lagunek, alkatea barne, osatuko zuten.
Udalaren aukeraketa
Alkatea gobernuaren ordezkaria zen, Gipuzkoako Buruzagi Politikoak[3] izendatuta.
Zinegotziak herriko hautesleek aukeratzen zituzten. Eta, aurretik egiten zen bezala, hauteslegoa murriztua zen, soraluzetar guztiok ez zuten hautesle eta hautagai izateko eskubidea. Emakumeak eskubide gabe jarraitzen ziren, baina gizonentzako baldintzak aldatu ziren: 1845 aurretik hautesleak herriko kapare milaristak baziren (hau da, noblea eta etxe jabeduna), ordutik aurrera honenbesteko errenta kobratzea nahikoa zen[4].
Modu honetan erabaki-gunea aldatu egin zen: "diru zaharra" edo lur-jabeen multzotik "diru berria" edo burgesiaren aldera pasa zen.
Sistemaren etenak
Seiurte Gloriosoa, errepublikarekin gestora Donostiako jefe politikoak izendatuta. Gero, hauetskundeak (sugfragio universal)
Gero, karlistak. Zuzenean gestora
1876 urtean atzera buelta sistema zaharrera
Bilakaera
Hurrengo urteetan hainbat Udal Lege ezarri ziren, momentuko gobernuaren arabera. Bi motakoak ziren, moderatuak (errenra muga oso altua zen, eta beraz hautesle gutxi eta oso aberatsak, eta alkatea gobernuak izendatzen zuen) eta aurrerakoiak (errenta muga jeisten zen, eta hautesle gehiago izaten ziren, eta alkatea zinegotziek izendatzen zuten).
Sistema honek udala oligarkiaren menpe jartzen zuen. Sistema foralarekin hautesleak helduen %5 eta %10rren artean bazegoen, sistema berriarekin hautesleak %1a (udal lege moderatuak) edo %3a (udal lege aurrerakoiak) izaten ziren.
XX mendea
XX mende hasieran bi barrutietan antolatu zuten herria, bakoitzak bost zinegotzi aukeratzen zituela[5].
Sufragio unibertsala 1868 urtean ezarri zuten (Seiurteko Loriatsua) eta 1874an atzera kendu. 1890tik aurrera berriri ezarri zuten. Baina beti gizon familia buruentzat.
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Alkateak (eta beste kargu batzuk)
Urtea Postua Izena 1846 Alkatea Ambrosio Maria de Aldasoro 1860 Alkatea José Ignacio de Ybarra Yribe Campos 1863 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu 1865 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu 1866 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu Alkatea Saturnino Astiazarán Ciarán 1895 Alkatea Francisco Larrañaga 1903 Alkatea José Mendiola 1904 Alkatea Bruno Maiztegui 1904 Sindikoa Pedro Oregui 1915 Alkatea Ambrosio Orueta Unamuno 1915 Sindikoa Pantaleón Oregui 1915 Zinegotzia José Arizaga 1915 Zinegotzia José Sesma 1915 Zinegotzia José María Lascurain 1916 Zinegotzia José Leturiondo 1916 Alkatea Bruno Maiztegui 1917 Zinegotzia Bruno Maiztegui 1918 Zinegotzia Miguel Galarraga 1919 Zinegotzia Trinidad Placencia Alkatea Ignacio Aranguren Alquibar
Erreferentziak
- ↑ Ley Municipal del 8 de enero de 19845.
- ↑ Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipuzcoa. Pablo Gorosabel (Tolosa 1862).
- ↑ Orduko gobernadore zibila edo gobernuaren ordezkaria.
- ↑ Sufragio censitario.
- ↑ 1917 urtean 507 hautesle ziren (Geografía de Guipúzcoa, Serapio Múgica).