Udala. Konstituzionalismoa (1931-1936) (eu)
Udal hauteskundeak
Francisco Francoren diktadura ostean, Espainian hainbat aldaketa egin ziren erregimena aldatzeko. Aldaketa politikoaren erreferenduma (1976/12/15), lehen hauteskunde askeak (1977/06/15), konstituzioa onartzeko erreferenduma (1978/12/06) eta bigarren hauteskunde orokorrak (1979/03/01).
Ostean lehen udal hauteskundeak egin ziren, 1979/04/03 egunean. Ordutik hona, lau urtetan behin egin izan dira (gehienetan maiatzean).
Udal hauteskundeetan herriko zinegotziak aukeratzen dira. Zerrendak aurkezten dira, gehienetan alderdi politikoenak, eta hautesle bakoitzak berea hautatzen du. Botoen arabera zinegotziak aukeratzen dira, D'Hondt legea erabiliz. Lehen udal batzarrean zinegotziek alkatea aukeratzen dute, gehiengo osoz; hala ez balitz, alkatea zerrenda bozkatuen lehena izango da.
Udal hauteskundeak egiten diren egun berberean Gipuzkoako Batzar Orokorrak aukeratzen dira; eta Batzarrek, gero, Diputatu Nagusia.
Bitxikeriak
Zinegotzi kopurua
Zinegotzien kopurua biztanleen arabera denez, 1979 urtean Soraluzek 13 zinegotzi aukeratu zituen. Baina biztanleria behera zetorrenez, 1991 urteko hauteskundeak 11 zinegotzi aukeratu ziren, erroldak 5.000 biztanle baino gutxiago zuen eta. Ordutik hona zinegotzi kopurua mantendu egin da.
Beraz, 1983-2019 tartean 127 hautetsi aukeratu dira. Baina udaletik pasatakoen kopurua ez da hori: alde batetik, zinegotzi batzuk ezin izan dute bere epeak bukatu eta ordezkoak sartu dira; bestetik, zinegotzi batzuk behin baino gehiagotan izan dira Udalbatzaren partaide. Denetara, aipatutako tarte horretan 80 pertsona izan dira guztira.
Alkate aukeratzeko modua
2015 urte artean, alkatea beti izan da zerrenda bozkatuarena. Azken bi agintaldietan jokabide hau eten da, eta bi zerrenden arteko koalizioak izan dira.
Jenero kontuak
Andrarik ez da agertzen.
Ibilbide luzeko zinegotzi eta alkateak
Aurretik zeintzuk.. eta ostean inor...
Aktak
Garaiko erabakiak ikusteko:
- 1931/04/23 - 1933/05/18. 1931-1936 arteko aktak
- 1931/12/03 - 1932/06/16. Guardia Zibilari buruzko erabakiak, Errepublika garaian.
- 1936/02/23 - 1936/09/02. 1936 urteko aktak, herria nazionalek hartu baino lehen.
1931/05/01eko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Lorenzo Suárez 1931 Alkatea Nicolás Errasti 1931 Venancio Iñurrieta EAJ-PNV 1931 José Zubiaurre 1931 Celestino Cano Lizarralde 1931
1931/05/31ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Pedro María Iriondo Arriola EAJ-PNV 1931-1934 Alkatea Timoteo Lascurain Ganuza EAJ-PNV 1931-1934 Lino Alberdi Arregui EAJ-PNV 1931-1934 Tiburcio Castañares Larreategui EAJ-PNV 1931-1934 Angel Mendia Iraolagoitia EAJ-PNV 1931-1934 Venancio Iñurrieta Aguirregomozcorta EAJ-PNV 1931-1934 José Sesma Bustinduy 1931-1934 José Zubiaurre Maiztegui 1931-1934 Celestino Cano Lizarralde 1931-1934 Ricardo Joaristi Gabilondo 1931-1934
1934/09/07 Kudeaketa Batzordea
1936/02/23ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Pedro María Iriondo Arriola EAJ-PNV 1936 Alkatea Timoteo Lascurain Ganuza EAJ-PNV 1936 Lino Alberdi Arregui EAJ-PNV 1936 Tiburcio Castañares Larreategui EAJ-PNV 1936 Angel Mendia Iraolagoitia EAJ-PNV 1936 Venancio Iñurrieta Aguirregomozcorta EAJ-PNV 1936 José Sesma Bustinduy 1936 José Zubiaurre Maiztegui 1936 Celestino Cano Lizarralde 1936 Ricardo Joaristi Gabilondo 1936
Siglak eta zerrendak
Siglak Zerrenda Azalpenak EA Eusko Alkartasuna EAJ-PNV banandu zenetik, bost aldiz aurkeztu dira (1987-2007).
2003 urtean EAJ-PNVrekin batera aurkeztu ziren.
2011tik aurrera ezker abertzalearekin aurkeztu dira: EA-Alternatiba eta EH Bildu.EA/Alternatiba Koalizioa:
Eusko Alkartasuna & AlternatibaBehin aurkeztu ziren, 2011 urtean.
Herri Batasuna eta ingurukoak legez kanpo zeudenez, zerrendetan hainbat lagun sartu ziren.EAE-ANV Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca Behin aurkeztu ziren, 2007 urtean.
Herri Batasuna eta ingurukoak legez kanpo zeudenez, EAE-ANV alderdi legalak izena utzi zienEAJ-PNV Eusko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco Udal hauteskunde guztietara aurkeztu da, 2003koa kenduta, EArekin batera aurkeztu zelako. EAJ-PNV/EA Koalizioa:
Eusko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco & Eusko AlkartasunaBehin bakarrik aurkeztu ziren elkarrekin, 2003 urtean. EE Euskadiko Ezkerra Hiru aldiz aurkeztu zen, 1983, 1987 eta 1991.
Gero, PSE-PSOErekin batu ziren.EH Euskal Herritarrok Herri Batasuna legez kanpo zegoenez, 1999 zerrenda hau prestatu eta aurkeztu zen. EH Bildu Euskal Herria Bildu Sortu (Herri Batasuna ohia), Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta, aldi batzuetan, Aralar.
Azken bi hauteskundetan aurkeztu dira, 2015 eta 2019.HB Herri Batasuna Lau aldiz aurkeztu zen (1983-1995), debekatu zuten arte.
Ordutik aurrera hainbat modu izan ditu hauteskundetara aurkezteko: EH, SAH, EAE-ANV, EA-Alternatiba eta EH Bildu.PP Partido Popular PSE-EE Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra 1995tik aurrera sortu zuten bi partiduak ordezten ditu. PSE-PSOE Partido Socialista de Euskadi-Partido Socialista Obrero Español 1995tik aurrera PSE-EEk ordeztu zuen. SAH Soraluzeko Askatasun Haizeak Herri Batasuna eta ingurukoak legez kanpo zeudenez, 2003 zerrenda hau prestatu eta aurkeztu zen. SIE Soraluzeko Independienteen Elkartea Lehen udal hauteskunderako ezkerreko abertzaleak aurkeztutako zerrenda.
Gerora, partaideak hainbat alderditan banandu ziren.