Hispaniae et Portugalliae Regna (eu)
Hispaniae et Portugalliae Regna | |
---|---|
Egilea | Nicolaes Visscher & Petrus Schenk |
Urtea | 1740 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 46 x 56 zm |
Mapa zertan den
1740 urtean Petrus Schenk eta Reinier & Iosua Ottens inprimagileek Nicolaes Visscher-en Atlas minor inprimitu zuten.
Izenburuaren orrialdea eta aurkibideaz gain, atlas honek 23 mapa ditu, bi orritara eta eskuz koloreztatuak: mapamundia, ipar hemisferioa, hego hemisferioa, kontinenteak (Europa, Asia, Afrika eta Amerika), Europako eskualdeak (Errusia barne) eta Lur Santua. Mapa gehienek ez dute datarik grabatuta, baina bai ipar hemisferiokoa (1740), Poloniakoa (1734) eta Lur Santukoa (1659).
Grabatzaileak Lairesse (izenburua), Visscher, Schenk, Mortier, Ottens, Zuerner, Jaillot, Delisle, Valk anaiak eta De Witt izan ziren.
Soraluzeri buruzkoak
Hiru bide nabarmentzen dira: Gasteizetik Irunera, Bilbotik Irunera itsasertzetik eta Bilbotik Tolosara barrutik[1].
Soraluze azken honen erdi-erdian agertzen da, ondo nabarmena (Bilbao eta Tolosaren mailan).
Gasteiztik itsasertzera Debarrotik zihoan bidea ez da agertzen.
Erreferentziak
- ↑ Bilbao-Behobia autobidearen orduko parekoa.