Muneta baserria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:42, 11 iraila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Muneta / Kortazar
    Muneta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Munoeta (Muneta)
    Bailara Ezozia
    Altuera 470 m
    Hedadura 21 Ha
    Kaletik 4,7 km


    Bertako familia

    Lizarraldetarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak muino tokia esna nahi du. Herriko baserri altuenetakoa da, Kortazarreko Haitzetik oso gertu (Munetako Haitza ere deituta, gaizki bada ere).

    Dena dela, bertakoek esaten omen dute baserriaren aspaldiko izen zaharra Kortazar zela, eta gero Muneta izena hartu zuela. Kortak mendiak ustiatzeko sistema zaharrak ziren, esparru borobilak eta borda bat erdigunean. Denborarekin, nekazaritzak pisu handiagoa hartuko zuen eta borda haiek baserriak bihurtu ziren. Inoiz baserri hau korta izan bada, gaur egun ez da esparru borobilaren aztarnik.

    XVIII mendean Ana de Espilla izan zen jabea, eta ostean Soraluzeko Santa Ana komentuko Moja Agustinena izan zen. XIX mendean, berriz, José Aguirrebeña agertzen da jabe moduan.

    Lizarralde familia San Martzialetik etorri zen bertara, XX mendeko erdialdean. 1987.eko uholdetan gorriak ikusi zituzten etxekoek, eta baserriak kalte handiak jasan zituen. Orduan goitik behera berriztu zuten.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:

    MUNETA, Ezozia ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (MUNETA: cas. del valle de Ezozia, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (84. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (242 orrialdea)
    3. Diccionario de Madoz. Madrileko Konplutense Unibertsitatea (Universidad Complutense de Madrid)