Mendietako iturriak (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
    Herriko iturriak ikusteko, sakatu hemen.

    Soraluzeri buruz idatzi zutenek behin baino gehiagotan esan zuten baserrietako zein mendietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:

    Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.


    Irudiak

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Ospittal iturria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Sagar-errekan dago, Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubi azpitik pasa eta 200 metrotara.

    Izena Sagarraga baserritik datorkio. 1598ko izurritean ospitalea bihurtu zutelako, herriko gaixoak jaso eta isolatzeko. Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria... Azken izen hauek garai batean jubilauen (beti gizonak) helmuga zelako beraien pasialdietan.

    Aurreneko iturria gaur egunekoaren antzekoa zen: iturria erdian, eta jarleku luze bana alboetan. XX mendeko bigarren erdian, 1960. hamarkadan, Soraluze Kirol Bazkunak iturria goitik behera berritu zuen, aurreko egitura mantenduz baina iturri ingurua aterpe ederraz babestuz.


    Osintxuko bideko iturria

    Osintxuko bidean dago, trenbide zaharretik joanda.

    Egotza erreka pasata, Bergarako udalerrian sartzen gara. Deba ibaiaren beste aldean Mugarri baserria dago, sorginen biltoki. Eta saihesbide azpitik pasata, bidearen eta Sologoeneko presaren artean iturria dago, ur ugari eta freskoa ematen duena.


    San Andreseko iturria

    Izen bereko ermitaren ondoan dago; Artetatik zetorren bidearen ondoan, ataritik ezkerrera.


    Askabeitiko iturria

    Askabeittiko iturrian hainbat lan burutu ditu Udalak, landaguneko iturriak berreskuratzeko eskuartean darabilen ahaleginaren barruan.

    Iturria inguratzen zuten sasiak kendu dituzte, iturria bera konpondu eta margotzearekin batera.

    Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, "Askabeitia" izeneko lursaila erosi du Soraluzeko Udalak; honenbestez, 10 hektarearen jabe egin da legegintzaldian zehar.

    Herritarrentzako aski ezaguna den izen bereko iturria dagoen “Askabeitia” izeneko lur saila erosi du Soraluzeko Udalak.

    Erositako lursailak 20.400 m2-ko azalera dauka eta 7.344 euroan erosi du Udalak.

    Argazkia: https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/lursail-berrien-erosketa


    Manditurria (Urkia-zelai)

    Bestalde, helburu berarekin, Manditurriren jabetza eskuratu du Udalak.

    Mando-Iturri (20.430m2), 7.354 euroan Joan den 2018ko urriaren 15ean egindako bileran mendigaineko “Mando-iturri” izeneko lursaila erostea erabaki zuen Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. Lursaila Karakate-Hirukurutzeta mendi-lerroan aurkitzen da, 20430m2-ko azalera dauka eta 7.354 euroan erosi du Udalak.


    Osumako iturria

    Osuma-gain eta Osuma-azpi baserrietatik gertu.


    Pol-poleko iturria

    Ezoziako iturria

    Armendiako errotako iteurria

    Kortazarreko iturria

    705 metrotan. 250 metrotara Kortazarreko haitzetik (756 metroak). Elgoibar lursailetan. Eibarko Kirol Elkarteak egin zuen 1934 urtean. Gerra garaian zartauta, bertan soldaduak egon zirela. Gerra ostean 1942 Eibarko Kirol Elkarteak berreraiki zuen.

    Iturria ziriarekin.

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak