Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne (eu)
Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne | |
---|---|
Egilea | Petrus Bertius |
Urtea | 1618tik aurrera |
Hiria | Paris |
Tamaina | 19.0 x 13.0 zm |
Mapa zertan den
Pieter de Bert (Petrus Bertius deituta ere, 1565–1629) herbeheretarrak Tabularum Geographicarum Contractarum izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen, 1616 urtean.
1618 urtean Bertius Parisera joan zen, Louis XIII kortera. 1620n katolikoa bihurtu zen, eta bitartean Boncorut Ikastetxeko irakastea izendatu zuten (Parisko Unibertsitate barruan). 1622 urtean errege berak matematika irakasle eta erret historialaria egin zuen.
Urte hauetan frantsezeko argitalpena egin zen, orrien izenburuak latinetik itzuliz. Bertako 168 lamina Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne izenekoa da (Espainiako Bizkaia eta Gipuzkoaren azalpena). Lamina hau ez dago margotuta.
Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania jatorrizko lamina, aldiz, inprimatu ostean margotu zuten.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluce (Placeca) ez da nabarmentzen letra tipo eta tamainaz, baina bai ikurragatik, inguruko herriek baino handiagoa du eta. Ikur handia duten beste herri batzuk: Santillana, Bilbao, Vitoria, Logronno, Calahorra.
Bitxikeriak
Inguruko geografia lau zatitan dago: Bizkaia eta Gipuzkoa batera agertzen dira, Bizkaiak Araba, Burgoseko iparraldea, Santander arteko kostaldea eta Santillanako Asturia ere hartzen dituela. Nafarroak Arabako sonsierra (Guardia barne), Ebroko bestekaldea (Logroño eta Calahorra, esateko), Bidasoa osoa (Irun eta Hondarribia) eta Ipar Euskal Herria hartzen ditu. Gaztela, berriz, Campoo (Reinosa), Bureba (Briviesca) eta Montes de Oca eta Cameros-eraino heltzen da.