Erleiko zubia (eu)
Erleiko zubia | |
---|---|
Ibaia | Erlei |
Urtea | 1985 |
Mota | Porlanezkoa |
Luzeera | 102 m |
Zabalera | 14 m |
Altuera | 27 m |
Erabilera | Saihesbidea |
Azalpen orokorrak
1983-1985 urteetan Soraluzeko saihesbidea egin zutenean, Erlei erreka gainetik pasatzeko zubi hau egin zuten. Saihesbideak beste hiru azpiko pasabide ditu: Txurrukenen parean, Gipuzkoa etorbidearen parean eta Igaratekoa, Sagar-errekako errepidearen gainean.
Zubiak hiru errai ditu: bi Eibarko noranzkoan (aldapa gora) eta beste bat Bergarako noranzkoan (aldapa behera).
Gainontzeko saihesbide moduan, alboetan ez du oinezkoentzako toki handirik lagatzen.
(Handiago ikusteko, sakatu gainean)
Kokapena
Erleiko_zubia._Eraikitzen_(J._Berrueta).jpg
Kontuak
Saihesbidea eraikitzerakoan, zubi hau egiteko Erleiko zentrala bota izan behar zuten. Gaur egun presaren aztarnak besterik ez dira geratzen.
Saihesbidea egiterakoan industutako lur guztiak Erlei erreka gainean laga zituzten, zubia baino gorago.
Zubia nahikoa altua da, 27 metro, eta horregatik sasoi batean oso modan egon zen bertatik zubiing edo puenting egitea. Gaur egun debekatuta dago.