Oleako zubia (eu)
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Oleako zubia | |
---|---|
Ibaia | Deba |
Urtea | 2002 |
Mota | Porlanezkoa |
Luzeera | 35 m |
Zabalera | 11,50 m |
Altuera | 5 m |
Erabilera | Ibilgailuak eta oinezkoak |
Azalpen orokorrak
Oleako presaren ondoan dago, metro batzuk beherago.
Ibilgailuentzako bi errai ditu, norabide bakoitzeko bat. Eta espaloiak bi alboetan.
Zubia 2003 urtean zabaldu zuten, barne zeharbidearen bigarren eta azken zatian.
Lehen zatia Ezozibideko errotondatik aintzinako geltokiraino. Bigarrena, hemendik trenbidetik aurrera, gero Olearaino jeitsi, Deba ibaiaren gainetik Oleako zubia jaso eta, azkenik, Albesa lantegia izandakoaren orubea zeharkatu Errekalde kalearekin bat egin arte.
Oleako zubia eraikitzearekin batera Oleako presari pare bat metro kendu zioten.
Kokapena