Kurutzekogaña (eu)

    Sorapediatik
    Kurutzeko Gaña
    Altuera 569 m
    Buzoia Ez
    Mendilerroa Elgetako mendiak
    Bailara/ Herria Bergara
    Soraluzetik 1 ordu 30 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Kurutzeko Gaña Elgetako mendien ekialdeko muturrean dago, bertako azken tontorra da. Soraluze eta Bergara arteko mugan dago, eta Osintxu (123 m) zein Soraluze ((110 m) gainean dago.

    Tontorra ez da asko nabarmentzen, eta sastrakak eta landareek hartuta dago.

    Pixkat gorago, ekialdera, Krabeliñatx (607 m) dago.

    XX mende bukaeratik Maltzaga-Gasteiz autopista azpitik pasatzen da, horretarako zulatutako tunelengatik.


    Igoera

    Soraluzetik (110 m) igotzeko Txurruken auzunetik Untzeta baserrietara (468 m) igo behar da. Handik ekialderutz pista bat hartu eta, Kurutzeko Gañaren albotik pasatuz, Krabelinatxerutz segi. Heldu baino lehen, atzera egin Kurutze Gaña tontorrera.

    Basalgotik (ordu bat eta 15 m) edota Bergaratik (2 ordu) ere igo daiteke.


    Informazio osagarria

    Kurutze Gañariburuzko informazio gehiago Krabeliñatxi buruzko web gune hauetan topa daiteke:

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:

    • Krabelinaitz. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).


    Erreferentziak