Sudango Sultana (eu)
Izenburua | Sudango sultana |
Egilea/k | Ander Ezenarro Urzelai |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Gerardo Ezenarro |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
1 Sudango Sultana ta |
2 Sultanak emaztiak |
3 Ingles exploradore |
4 Gure igarle onek |
- Sudango Sultana
- ta bere familiak
- Europa ikustera
- gera etorriak
- herririk herri gabiltz
- dana ikusiaz
- zuekin pasatzeko
- haratuzte jaiak.
- Sultanak emazteak
- asko izanarren
- horietatikan bat
- horra non datorren
- berori etorri da
- dalako ederren
- baina esklabuentzat
- hauxe da okerren.
- Ingles esploradore
- gizona azkarra
- horren mapetatikan
- jo degu honera
- ikusirik fabrikak
- sarturik barrura
- Plazentziako lanakin
- ikaratu gera.
- Gure igarle honek
- dadukan lan gaitza
- honek igartzen dio
- noiz dagon ekaitza
- gauza guztiak honen
- eskuan dabiltza
- honek dauka Sultanan
- jauregiko giltza.
- Esklabuak daukate
- bizitza astuna
- beti daude ikusten
- arpegi iluna
- etortzen bazaiote
- aurrera Sultana
- belauniko jarrita
- daroe eguna.
- Beltzak izanagatik
- ez gera piztiak
- ez eta zuek uste bezain
- pertsona itsusiak
- Afrikako erdian
- jaio ta haziak
- gu beltzitutzen gaitu
- Sudango eguzkiak.
- Sultanen soldaduak
- zaintzaile leialak
- gau eta egun beti zutik
- dagozen mutilak
- etorriarren inoiz
- gaizkile abilak
- beren lantza puntakin
- laster dira hilak.
- Nola gure diruak
- ez duen korritzen
- hargatik hasi gera
- hemengoa biltzen
- inoiz Sudan aldera
- bazera etortzen
- ahalegin egingo dugu
- zuek ondo hartzen.
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.
Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.